Doktorego programetan onarpena
1. Onarpen eskariak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 28tik urriaren 16ra
Onarpen eskariak aurkezteko epea behin amaituta (izena ematea), doktorego programako batzorde akademikoak programan onartuko dituen pertsonak aukeratuko ditu.
Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko atzerriko titulazioa daukaten pertsonek, kasuan kasuko doktorego programan onartuak izateaz gain, Graduondoko Batzordearen baimena izan beharko dute doktoregoko ikasketak egiteko EHUn. Baimen hori lortzeko eskaria aurkeztu ahal izango da doktorego programan onartua izateko eskariak aurkezteko epea baino lehen. Onarpen eskaria (izena ematea) egiteko unean ikasleak ez badu eskatu edo lortu oraindik aipatutako baimena, modu baldintzatuan segitu ahal izango du onarpen prozesuan; baina ez badu lortzen baimena matrikula egiteko egongo den epearen barruan, onarpen eskaria bertan behera geratuko da.
2. Jakinarazpenen epea: 2026ko urriaren 19tik 23ra
Ikasleak aukeratu eta gero, pertsona bakoitzari jakinaraziko zaio onartua izan den ala ez. Onarpen eskaria zein egoeratan dagoen jakiteko, sakatu hemen.
Aukeratutako pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute, GAURerako esteka batekin. Esteka horretan sartu beharko dira berresteko egin nahi dutela matrikula doktorego programan
3. Batzorde akademikoari erreklamazioak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 26tik 28ra
Doktorego programako batzorde akademikoak aukeratzen ez dituzten pertsonek egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako, hiru egun balioduneko epea izango dute (2025eko urriaren 22ra arte).
Alegazioak posta elektronikoz bidali beharko zaizkio doktorego programaren arduradunari, eta “Kopia” eremuan jarri beharko da programaren webgunean kontsulta administratiboetarako agertzen den helbide elektronikoa.
4. Batzorde akademikoek erreklamazioak ebazteko epea: 2026ko urriaren 29tik azaroaren 11ra
Doktorego programako batzorde akademikoak alegazioak ebatziko ditu eta behin betiko erabakia jakinaraziko die interesdunei 2025eko azaroaren 5a baino lehen.
5. Doktorego Eskolari erreklamazioak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 12tik 16ra
Jasota batzorde akademikoen ebazpena, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote Doktorego Eskolari. Horretarako, hiru egun balioduneko epea izango dute (2025eko azaroaren 10era arte).
Erreklamazioa EHUko Doktorego Eskolako zuzendariari bidali beharko zaio, eta toki hauetakoren batean aurkeztu ahal izango da:
- a) EHUren egoitza elektronikoa, bai eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 2.1 artikuluan aipatzen diren sektoreen erregistro elektronikoetan ere (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea).
- b) EHUko Erregistro Orokorraren bulego batean.
- c) Posta bulegoetan, araudian zehaztutako moduan.
- d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
6. Doktorego Eskolak erreklamazioak ebazteko epea: 2026ko azaroaren 17tik 30era
Doktorego Eskolak hamar egun balioduneko epean ebatziko ditu erreklamazioak eta interesdunei eta programako batzorde akademikoei jakinaraziko die erabakia.
Erabaki horren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio errektoreari, edo hark bere ordez izendatzen duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik hasita.