Eduki publikatzailea

Doktoregora sartzeko baldintza akademikoak

EHUko Doktorego Eskolako doktorego-ikasketetarako sarbideak master-mailaren baliokidea den aldez aurreko prestakuntza eskatzen du.

Oro har, unibertsitateko gradu- eta master-titulu ofizial bat dutenak sar daitezke, gutxienez 300 ECTS kreditu eginda dituztenak, bai eta prestakuntza baliokidea egiaztatzen dutenak ere, EHUn master bat amaitzeko prozesuan dauden ikasleak bezalako egoerak kontuan hartuta.

Beste kasu espezifiko batzuetan Medikuntzako, Farmaziako edo Odontologiako ikasketen edo osasun-prestakuntza espezializatuaren formatu konkretuak sartzen dira.

 Kontsultatu zein diren EHUko doktoregora sartzeko prestakuntza-ibilbide zehatzak, EHUko Doktoretzan sartzeko aukerak EHUn dokumentuan.

 

Prestakuntza-osagarri gehigarriak

Gainera, kasu batzuetan, prestakuntza-osagarri gehigarriak egitea eska daiteke aldez aurreko ikerketa-prestakuntza nahikoa ez denean, eta doktorego-programa bakoitzak ezartzen ditu onarpen-baldintza zehatzak. Aurrez izena eman nahi duzun programaren webguneko "Matrikula" atalean aurkituko duzu doktorego-programa bakoitzaren betekizun espezifikoei buruzko informazioa. Esteka honetan, programa guztien webguneetara sar zaitezke.