Gela birtualen egitura eta helburua zehaztu

eGela eta eGelaPIko gela birtualak irakasgai / ikastaro bati lotutako guneak dira. Hauek funtzionalitatea multzo bat eskaintzen dituzte eta intentsitate ezberdinekin edo planteamendu ezberdinekin erabili ahal izango dira behar izan eta testuinguruen arabera. Gela birtualen egitura eta helburua ondorengoek baldintza dezakete: irakasgaiarentzat GAURen azaltzen diren irakaskuntza modalitateak (Magistrala, gelako Praktikak, Mintegia …), pedagogia-antolaketa, partaide kopurua eta hauen jatorria, irakasgaiaren iraupena, banaketa moduluka… Guzti hauek kontutan izanik, gela birtualak izan beharreko egitura eta erabiliko diren funtzionalitateei buruzko erabakiak hartu beharko dira. Irakasgai / ikastaroek erabili beharreko plataforma baldintzatuko dute baita (eGela edo eGelaPI).

Gela birtualarentzako plataforma

  • eGela: Gradu, Master Ofizial, Berezko Titulu eta Doktoregoetarako irakasgaietan irakats-betebeharra daukan irakasle orok eska dezake eGelan dagokion gela birtuala. Eskaria Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez gauzatu beharko da.  Kudeatzaile honen bidez eGelan gune birtualak sortu eta beste kudeaketa ekintzak egitea posible da, hala nola, taldeak bateratu, segurtasun kopien biltegia kontsultatu… eGelan kokatzen dira baita Zeharkako Gela Birtualak – hauek, graduka, mailaka, masterrentzako, berezko tituluarentzako bezala sailka daitezke.

  • eGelaPI: eGelaPIn gela birtuala UPV/EHUko edozeinek, bai IIP baita AZPkoek, eska dezakete, beti ere sail edo zerbitzuak behar izan hori bermatuz eta eGelako kasuetatik kanpo gelditzen diren irakasgaiak badira. eGelaPIko guneak eskatzeko prozedura ondorego estekan azaltzen da.

Eskuragarri dauden funtzionalitateak

Funtzionalitateei dagokienez, zera galdetu beharra egongo da: ikasketa prozedurako zein alderdi bete nahi dira gela birtualaren bidez? Ondoren gela birtual batek eskain ditzakeen funtzionalitateen zerrenda ageri da- ez da zerrenda itxia:

  • Baliabide eta/edo informazioa argitaratu: ikasleei jakinarazpenak bidali. Informazioa duten baliabideak argitaratu (tutoretza ordutegiak, egutegiak …), eduki didaktikoak argitaratu (apunteak, aurkezpenak, bideoak …).
  • Ikasleen jarduera eta bidalketak kudeatu: galdetegiak proposatu (auto-ebaluaketak, testak …), bidalketak jaso, bidalketa kalifikatu edo/eta feedback eman, parekoen ebaluazioa duten jarduerak proposatu, taldekako lanak antolatu, ikasleak taldeka antolatzeko aukerak konfiguratu.
  • Jarduera kolaboratiboak planteatu: eztabaida eta zalantza foroak, wikiak, formularioen bidez ikasleen ekarpenak jaso (datu baseak), glosategiak.
  • Prozesua dinamizatu eta jarraipena eman: estatistikak eta aurrerapen taulak kontsultatu, baliabideetara edo ikastaroko ataletara sarbide baldintzak ezarri, dominak lortzeko erronka eta baldintzak ezarri, bilera birtualak sortu, kontsulta/inkestak proposatu, tutoretza edo beste ekintzetarako hitzorduak kudeatu.

Jarduera edo baliabideak gehitzeko beharrezkoa da 1) Edizioa aktibatzea eta  2) Gehitu jarduera edo baliabidea aukeraren gainean sakatzea zerrenda zabaltzeko. Ikusi ondorengo irudia.

Botoia edizioa aktibatzea
Jarduera gehitzea
Jarduera aukeratzeko aukerak

Ezarpen orokorrak eta estilo grafikoa

Ezarpen orokorrei dagokienez, Ikastaroaren kudeaketa > Ikastaroaren ezarpenak > Editatu ikastaroaren ezarpenak-en baitan eskuragarri dauden aukerak aztertu beharko dira, esanguratsuenak ondokoak lirateke:  

  • Ikastaro-formatua (gai-formatua, aste-formatua, fitxen bidezkoa): ikastaroaren moduluak “Gaika” bana daitezke, bakoitzarentzat izenburu bat aukeratuz, edo “Asteka”. Ikastaro oso luzeentzat “Fitxen” bidezko banaketa erabilgarria izan daiteke, nabigazioa erraztuz eta ikastaroaren ikuspegia hobetuz. Azpi-fitxak (moduluen mailaketa hierarkikoa)   sortzeko aukera era bada horrela ikastaroaren antolaketa hobetuz.
  • “Behartu hizkuntza” aukerak, ikastaro jakin batean hizkuntza hautatzailea desagerraraztea ahalbidetzen du.
  • “Osaketaren jarraipena” aukera aktibatzeak, ikastaroaren/irakasgaiaren jardueretan aurrerapena kontrolatzea eta jarraitzeko aukera eskaintzen du.

Estilo grafikoari buruz gogoeta egitea garrantzitsua izango da baita, hau da, eduki eta jarduerak bisualki antolatzeko estrategia. Ondokoa aholkatzen da:

  • Elementu grafikoak erabili ataletako gaiak ilustratzeko, neurrian eta jabetza intelektualaren araudiak baimentzen dituen kasuetan.   
  • Aurreikusten diren lanek izango duten sekuentzia azalerazten duen informazioa argitaratu, zein elementuk osatzen duten eta aurreikusten den iraupena.  
  • Gela birtualean beren beregi azaltzen diren blokeak eta “Gehitu blokea” menuaren bidez gehi daitezkeenak aztertu. Egungo bertsioan, bloke hauek goialdean azaltzen den “Ikastaroko Blokeak” izenekoaren baitan koka daitezke.
  • “Erakutsi deskribapena ikastaroaren orrian” aukera lagungarria izan daiteke   baliabide eta jardueretan azalpen labur bat gehitzeko eta hau hasierako orrian ikusgai azalduz.  
  • “Deskribapena” ataleko “testua eta irudia” atalak bete (“Ezarpenak editatu” formularioan) gela birtuala ikastaro eta irakasgaien zerrendan errazago identifikatzeko.