"Ikastaroaren kudeaketa" zerrenda

Ondorengo irudian 1) zenbakiarekin nabarmentzen den botoia sakatu “Ikastaroaren kudeaketa”ri buruzko zerrenda zabaltzeko.

“Ikastaroaren kudeaketa”ri buruzko zerrenda zabaltzeko botoia

Zerrenda horretan ikastaroaren konfigurazioarekin zerikusia duten aukera multzoa daude: ezarpen orokorrak, erabiltzaile eta taldeen kudeaketa, iragazkiak, kalifikazio liburua, galdera-bankua, txostenak... 

Konfigurazio-aukerak

Lau zutabetan antolatzen da. Aukera erabilienak hirugarren zutabean biltzen diran, batez ere, “editatu ikastaroaren ezarpenak” (1)  izenekoan- eskuliburu honetako ondorengo atalean azalduko delarik. Ikastaroari buruzko ezarpen aurreratu batzuk ez dira aukera honen baitan agertzen, baina “ikastaroaren kudeaketa” (2)  orrian aurki daitezke.  “Ikastaroaren kudeaketa”ren batzen diren aukerei buruzko informazioa ondorengo eskuliburuetan aurki daiteke:

  1. Inportatu, Zakarrontzia eta Iragazkien ezarpenak (3): “Edukia sortu eta baliabideak kudeatu” eskuliburua kontsultatu (prestatze lanetan)
  2. Partaideak, Taldeak eta Matrikulazio-metodoak (4): “Erabiltzaileen kudeaketarako tresnak: erabiltzaileak gehitu eta taldeak” eskuliburua kontsultatu
  3. Galdera-bankua (5): “Sortu eta antolatu galdetegiak” eskuliburua kontsultatu (prestatze lanetan)
  4. Ikastaro eta jarduera,  osaketaren ezarpenak, Agerraldi txostenak eta Dominak (6, 7 eta 8): ondorengoa kontsultatu “Jardueren jarraipena egiteko tresnak, eskuragarritasuna mugatu eta dominak
  5. Kalifikazio liburuaren ezarpenak (9): “Kalifikazio liburua eGelan” ikusi

Bukatzeko, “Jarduerak” (10) zutabean, ikastaroan erabilitako baliabide eta jardueren zerrenda adierazten da.