Ikastaroaren egitura eta nabigazioa

Ondorengo irudian ikastaro baten orrialde nagusian azaltzen diren oinarrizko elementuak azaltzen dira.

Ikastaro baten orrialde nagusia
  1. Ezkerraldeko zutabea zabaldu/ixteko menu “hanburgesa
  2. Ezkerreko zutabean “nabigazio menua”
  3. “Ikastaroaren kudeaketa” eta “aktibatu edizioa” aukeretarako botoiak
  4. Hizkuntza hautatzaile menua
  5. Material erabilgarriari buruzko menua (dokumentazio eta eskuliburuekin)
  6. Erabiltzailearen menua, “Aginte panela”, Profila, Kalifikazioak, Mezuak eta Aukerak ataletara sarbidea eskaintzen du.
  7. Ikastaroko edukia azaltzen den gunea, kasu honetan “gaika” formatua aplikaturik duela.
  8. Nabigazio menua “(Breadcrumbs)”, plataformatik nabigatzeko baliabide oso lagungarria.
  9. “Zure aurrerapena” ri buruzko laguntza. “Osaketaren jarraipena” aktibatuta dagoenean soilik azaltzen da.
  10. Atal osoa, izenburu, laburpen eta  edukiarekin
  11. Jarduera osatu bezala adierazteko karratutxoak. Ikasleak eskuz osatu bezala adieraztea edo ezarritako baldintzen bat bete ostean osatu bezala agertzea konfigura daiteke
  12. “Ikastaroko Blokeak” zabaltzeko botoia. Blokerik ez badauka bere baitan, aukera/botoi hau “edizioa aktibatuta” izatean soilik agertuko da.
  13. Eskuinaldeko barran azaltzen diren blokeak.

Irudi honetan azaltzen dena adibide bat da soilik. Albo bietako blokeak eta ikastaroaren konfigurazioa irakasleen esku gelditzen dira.