Berriak

— 20 elementu orrialdeko
1 - 20 erakusten 25 emaitzetatik.

Ekitaldiak

Mintegia Nazionala

Ikus-entzunezkoen erronkak europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat

Noiz eta non

2019/10/04 2019/10/04, 09:00 - 14:00

Irudia

Deskribapena

Eguna: Urriak 4, ostirala.
Ordua: 9:00tik 14:00ra.
Lekua: Bizkaia Aretoan.

Gaur, ikusleek beren egokiera eta gustuetara moldatuko diren eskaintzak bilatzen dituzte: batzuek betiko telebista eta zinema saioekin egiten dute bat —ohiko ordutegi eta ezarritako programazioari jarraitzen diete—; ordutegiari jarraitu ezinik dabiltzanek grabatu ere egingo dituzte saio batzuk edo oraindik DVDak erosiko dituzte; beste batzuek irrati-telebista korporazioek Interneten dituzten nahierako aukeretan bilatzen dituzte euren eduki gogokoenak; askok Interneteko kanaletara jotzen dute zuzenean, itsaso handi horretan nahi duten ‘arrantza’ egitera; azkenik, gero eta kontsumitzaile gehiagok ordainpeko plataformetan asetzen dute gosea, batik bat (modako) film eta serieena.

Panorama horretan, gure inguruko hizkuntza ez-hegemonikoetan egindako edukiek ere beren lekua bilatu behar dute, hizkuntza nagusien ‘itsasoan’ galduta geratu nahi ez badute. Mains tream-eko edukiz bestekoak izanik, ikusleak ez ditu beti eroso eta eskueran aurkitzen bere kultura-hizkuntzetan ekoitzitako piezak (euskaraz sortuak), are gutxiago bere hizkuntzara ekarritakoak (euskarara ekarriak). Ez behintzat, gordailu edo banatze-plataforma ondo hornituetan eta guztientzat ezagunak direnetan aurkitu ezean.

Hizkuntza ez-hegemonikoetan bizitzeko asmoari helduko badiogu, komunikazio sistemak, eta ikus-entzunezkoetakoak bereziki, behialako ahalegina egin beharko du datozen urteetan ikusleak eta herritarrak bere kulturara biltzen: eduki ekoizleak, irrati-telebistetako buruak, plataformetako arduradunak, hizkuntza planifikatzaileak, gobernuak... eta herri ekimeneko beste hainbat protagonistak ere zeregin garrantzitsua dute epe laburrean, telebisten hasieran ere izan zuten moduan.

 

9:00 - 9:15 Dokumentazioa jasotzea.
9:15 - 9:30 Antolatzaileen ordezkarien agurra.
9:30 - 10:30

Hitzaldi nagusia: Ikus-entzunezkoak Europan: egoera eta joerak.

  • Enric Marín Otto, Kataluniako Hedabideen Korporazioaren lehendakari ohia.

10:30 - 12:00

Moderatzailea Kike Amonarriz
Soziolinguista eta komunikatzailea

Mahai ingurua: Akademiaren ikuspegia Nolako Ikus-entzunezko hedabideak behar ditugu estaturik gabeko herrietan?

  • Josu Amezaga, Euskal Herriko Unibertsitatea.Telebista publikoaren funtzioak: Ikuspegi orokorra.
  • Elin Haf Gruffydd Jones, Mercator Internationaleko zuzendaria. Galeserazko fikziogintza.
  • Laura Santamaria Guinot, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Katalanera ekarritako kanpo-produkzioak.
12:00 - 12:30 Atsedenaldia
12:30 - 14:00

Mahai ingurua: Sektorearen esperientzia.
Fikzioa bildu eta hedatzeko plataformak.

  • Jon Artatxo, Ibaia.
  • Jaume Ripoll, Filmin.
  • Carlos Ares, Produccions Zopilote, Galizia.