Udako ikastaroak 2023/2024:

Udako ikastaroak 2023/2024:

APLICACIONES DE LA INTELIGENCIA ARTIFICIAL EN LA COMPETITIVIDAD EMPRESARIAL Y LA OPTIMIZACIÓN DE LOS PROCESOS LOGÍSTICOS, ORGANIZATIVOS, FINANCIEROS Y COMERCIALES DE LAS EMPRESAS

INFORMAZIO OROKORRA

ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
BALIO AKADEMIKOA: 20 ordu.
MODALITATEA: Aurrez aurrekoa
HIZKUNTZA: Gaztelania
DATAK: 2024ko irailak 19 eta 20.
LEKUA: UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Gasteiz
PREZIOA: 35 €
ZUZENDARITZA AKADEMIKOA: Eva Emmanuel eta Jorge Tejedor
IZEN EMATEAK: https://www.uik.eus/eu/jarduera/empresa-40-digitalizacion-tecnologias-informacion-como-fuente-competitividad-empresarial-2

DESKRIBAPENA:

Azken urteotan iraultza handia bizitzen ari gara, eraldaketa digitalaren ondorioz. Eraldaketa digitala aldaketa sakonak eragiten ari da ekoizpenari, kontsumoari, enplegagarritasunari, ongizateari eta abarri dagokienez. Eta aldaketa horiek ekonomiari, gizarte orokorrari eta erakundeen kudeaketari eragiten diete; eta, zehazki, pertsonei.  Iraultza digital horren barruan, adimen artifiziala enpresa munduaren eta mundu teknologikoaren zati garrantzitsua bihurtu da. Izan ere, enpresei aukera eskaintzen die eraginkortasuna hobetzeko, kostuak murrizteko, zeregin errepikakorrak automatizatzeko, datu kopuru handiak aztertu eta erabaki informatuagoak hartzeko, bezeroekin modu eraginkorragoan erlazionatzeko, bezeroaren esperientzia pertsonalizatzeko, negozio aukerak identifikatzeko, etorkizuneko eskariak aurreikusteko edota hornigaien katea optimizatzeko. Eta onura zehatzagoak ere eskaintzen ditu, hala nola edukiak, irudiak, bideoak eta aurkezpenak sortzea, testuak errekonozitzea, itzulpenak egitea edo bezeroen datuak aztertzea.

Enpresen lan egiteko modua erabat aldatu du AAk. Aukera eman die etengabe aldatzen ari den enpresa ingurune batera egokitzeko eta merkatu lehiakor batean nabarmentzeko. Zehazki, prozesuen eta funtzioen kudeaketa optimizatzeko gaitasuna duela erakutsi du AAk hainbat arlotan; esaterako, marketinean, salmentetan, logistika eta banaketan, talentuaren erakarpenean eta finantzetan.

Ikastaro honek foro bat izan nahi du, eta AAn jarri nahi du fokua, enpresen eraldaketa digitalerako irismen handiko tresna gisa.

Prestakuntza hau lerrokatuta dago Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasten duten DIGITAL MANAGEMENT & ERP: ENPRESAREN KUDEAKETA 4.0 masterrarekin eta fakultate horren ardatz estrategiko batekin: konpetentzia digital aurreratuen garapenaren eta 4.0 Enpresaren kudeaketaren arloan leku bat egitea, eta lurraldearen eraldaketa digitalerako eragile proaktibo bilakatzea.

HELBURUAK:

  •  AA eraldaketa digitalerako eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko aldaketaren kudeaketarako beste elementu baten gisa ulertzen laguntzea.
  •  Enpresaren askotariko eremu funtzionaletan AA arduraz erabiltzearen garrantzia lantzea, haren gaineko legedia eta haren aukerak, arriskuak   eta   onurak ezagututa.
  •  AA txertatzea erakundeen digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko funtsezkoa izan den arrakasta kasuak aurkeztea.
  •  Adimen artifizialarekin lotutako gaitasun digitalen gaineko prestakuntzari balioa ematea, pertsonak gizartearen eraldaketa digitalera                 egokitzeko    eta eraldaketa horri ekarpenak egin ahal izateko.
  •  Enpresen eraldaketa digitalean adimen artifiziala erabiltzeko esparru etiko baten beharra bistaratzea.
  •  Erakundeetan adimen artifiziala aplikatzeak eragindako etorkizuneko erronkak eta aukerak aztertzea.

 

BEHIN BEHINEKO EGITARAUA:

1. EGUNA: 2024/09/19

UPV/EHUKO EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA (GASTEIZKO ATALA)

 08:45-09:00    Dokumentazioa entregatzea

 09:00-09:25   Inaugurazio instituzionala, Sarai Zárateren (Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko ahalduna) eta Gasteizko Udaleko                                     Ekonomia Sustapenaren Saileko ordezkari baten eskutik.

09:25-09:30   Ikastaroaren aurkezpena, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Digital Management & ERP: Enpresaren                                        Kudeaketa 4.0 masterreko zuzendaritzaren eskutik.

09:30-10:00   Inaugurazio hitzaldia.

                      “Inteligencia Artificial: Consecuencias Sociales, legales y Empresariales”.

10:00-11:00    AA eta enpresen lehiakortasuna.

                      “Observatorio IA y competitividad empresarial: ecosistema IA Euskadi”.

                       “Modelos predictivos: datos para adelantar necesidades, detectar mejoras y optimizar procesos”.

11:00-11:30     Etenaldia

11:30-13:00     AAren legezkotasuna, aukerak eta arriskuak.

                       “Qué plantea la normativa de la UE en torno al uso y desarrollo de la IA”.

                       “Riesgos y beneficios de la IA”.

                       “Inteligencia artificial y poder de mercado: impacto en el empleo, la sociedad, la cultura y el mercado”.

13:00-13:30     Mahai ingurua eta galderak.

13:30-15:00     Bazkaltzeko etenaldia.

AMURRIO/LAUDIO

15:00-16:00      Autobusez Amurrio/Laudiora joatea.

16:00-18:00       Bisitak lehiakortasuna hobetzeko aplikazio teknologikoetan esperientzia duten enpresetara eta bisita Aiara Industrial Labera.

18:00-18:20       Itxiera instituzionala, Ander Larrinaga Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapena eta Berrikuntzaren zuzendariaren eskutik.

18:30                 UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera (Arabako Atala) joatea.

 

2. EGUNA: 2024/09/20

UPV/EHUKO EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA (GASTEIZKO ATALA)

09:00-10:30       AAren aplikazioa sektore espezifikoetan: marketina eta salmentak.

                         “Cómo está transformando la IAg la planificación estratégica en marketing”

                         “Gestión de contenidos con IAg”.

                         “Marketing programático a través de IA”.

10:30-10:45       Etenaldia

10:45-11:45       AAren aplikazioa sektore espezifikoetan: finantzak eta giza baliabideak.

                         “Inteligencia artificial aplicada al sistema financiero. Integración de herramientas de IA en sistemas existentes y cómo adaptarlos                                para maximizar su impacto en el análisis económico y financiero”.

                        “Inteligencia artificial aplicada a la selección de personal y captación de talento”.

11:45-12:00       Etenaldia

12:00-13:00       AAren aplikazioa sektore espezifikoetan: logistika eta banaketa.

                         “Nuevas tendencias tecnológicas en la logística y distribución”.

                         “Previsión de la demanda y planificación de rutas: nuevos avances de la IA en el sector de la logística y distribución”.

13:00-13:30       Mahai ingurua eta galderak.

13:30-15:00       Bazkaltzeko etenaldia.

ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEA

15:00- 15:30       Autobusez Arabako Teknologia Parkera joatea.

15:30-18:00        Bisitak lehiakortasuna hobetzeko AA aplikatzean esperientzia duten Arabako Teknologia Parkeko enpresetara.

18:00                  UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera (Arabako Atala) joatea.

 

AURREKO EDIZIOAK

2023: https://www.uik.eus/eu/node/7923/pdf

2022: https://www.uik.eus/eu/node/7256/pdf

2021: https://www.uik.eus/eu/node/6389/pdf?_ga=2.35977696.1790247837.1716369632-77741959.1709124052