Eduki publikatzailea

Bilboko Udalaren enplegu-plana: 99 lanpostu berri (Bilbao ekintza)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/15

Irudia

Bilboko Udalak 2019-2020 aldirako enplegu planak aurkeztu ditu. Besteak beste, 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako Gazte Enplegu Plana ere martxan jarriko da bigarren urtez. Plan honek 99 lanpostu berri sortuko ditu.

30 urtetik beherako gaztea izateaz gain, erdi edo goi mailako titulazio akademikoa izatea eta Bilbon bizi edo erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da plan honetan parte hartzeko. Horretaz aparte, interesdunak Lanbiden eta Gazte Bermearen Sisteman inskribatuta egon behar dira. Aurreko enplegu planetan parte hartu duten pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

Aurtengo Gazte Enplegu Planak 99 lanpostu sortuko ditu. 8 edo 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioak izango dira, tokiko esparrutik sustatuta eta Bilboko Udalak zuzenean eginda. Eskaintza guztiak zuzenean Lanbideren bidez kudeatuko dira.

Eskatuko diren profilak oso ezberdinak izango dira: administrazioaren arloko prestakuntza, teknologia berriak, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, giza baliabideak, web proiektuak, arlo juridikoa, arkitektura, dokumentazioa eta artxibategia, turismo-sustapena, diseinua, marketina, hirigintza, pieza historikoen zaharberritzea eta kontserbazioa, ingurumena eta gizarte-lana, besteak beste.

Bidali zure CV-a helbide hauetara: bgarcia@bilbaoekintza.bilbao.eus; smunoz@bilbaoekintza.bilbao.eus