Eduki publikatzailea

Bakea eta bizikidetzaren alde lan egin nahi? EGKn teknikari bila gabiltza!

Curriculumen eta motibazio-gutunen bidalketa, azaroaren 27a arte (eguerdiko 12:00ak arte).

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/20

Bakea eta bizikidetzaren alde lan egin nahi duzu? Egungo erronkei aurre egiteko ideiak badituzu, aukera paregabea eskaintzen dizugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). Izan ere, Bake eta Bizikidetza teknikari bila gabiltza, Donostian lanpostua betetzeko. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.eus helbidera azaroaren 27a (asteartea) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “BAKE ETA BIZIKIDETZA TEKNIKARIA”.