Eduki publikatzailea

BBSC Biscay Bay Startup Campus Awards 2019

Deialdiaren itxiera:Irailak 9 EPEA LUZATU DA

Lehenengo argitaratze data: 2019/08/07

Irudia

#BBSC Awards 2019

Ideia zuk ekarri; baliabideak, guk!!

Batu zure taldea, prestatu zuen “business plan”-a eta aurkezpen on bat, heldu da 2019ko #BBSC Awards! Ideia eta proiektu berritzaileen bila gabiltza, edozein industriakoak eta “early stage” fasean.

Eman izena txapelketan eta lortu 10.000 eurorainoko saria (equity free), aholkularitza adituekin eta bulego bat urte batean zehar, zure ideia aurrera ateratzeko.

3 proiektu irabazleek eskuratuko dituztenak:

10.000 € + adituen aholkularitza + urtebeterako bulego espazioa

 5.000 € + adituen aholkularitza + urtebeterako bulego espazioa

 2.500 € + adituen aholkularitza + urtebeterako bulego espazioa

Gainera, hiru proiektu irabazleek sarbide mugagabea izango dute WHO WORKS IN STARTUPS app+handbookean (6 hilabeterako lizentzia).
*Beste 9 finalistek app-a 3 hilabetez erabiltzeko lizentzia eskuratuko dute.