Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Foru Aldundia: lan-eskaintza publikoa

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/07

2019ko irailaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ondorengo hautapen prozesuen deialdiak ikusgai dituzu:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2019/09/09/be190909.htm

Horietan guztietan:

  • Aurreikusten da oposizio fase bat (azterketak) eta lehiaketa fase bat (merezimenduen balorazioa) egitea.
  • Ikasi beharreko gaien zerrenda eta azterketa motak deialdi bakoitzaren oinarrietan daude jasota.
  • Lehenengo azterketa ez da izango 2020ko urtarrilaren 10a baino lehenago. Honen data zehatza jakingo da eskaerak aurkezteko epea amaitu eta izangai onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzean.
  • Prozesu bakoitzetik zenbait lan poltsa egingo dira, azterketa guztiak ez gainditu arren. Lan poltsa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren langile beharrak estaltzeko erabiliko dira gero; bai eta, kasua bada, beste administrazioetako beharrak estaltzeko ere, hala nola, Gipuzkoako udaletakoak.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 10etik urriaren 18ra arte (barne).
  • Eskaera bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar da, eta 20 €-ko tasa ordaindu behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezkete ATARIrekin, hautapen prozesuei buruzko informazio eta arreta bulegoarekin.

ATARI - Hautapen Prozesuei buruzko Informazio eta Arreta Bulegoa

Posta elektronikoa: ataria@gipuzkoa.eus

Telefonoa: 943 11 33 44

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 08:30-13:30 eta 15:00-17:00
  • Ostiraletan: 08:00-14:30