Berriak

null

Debagoieneko Enplegu Azoka, otsailak 13-14, Arrasaten.

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/24

Otsailaren 13 eta 14an, Arrasaten, Debagoieneko Enplegu Azoka antolatu da.

Bertan elkarrizketak egin ahal izateko, sartu eta eman izena!!

www.debagoiena.eus/enpleguazoka

CVak utzi eta elkarrizketak egin ahal izateaz gain, enpresek aurkezpen txiki batzuk ere emango dituzte, langile berriak erakartzeko, eskaintzen dutena azalduz.

Gainera, azoka aurretik tailer bat ere izango da (Erakutsi zure talentua), norbere burua enpresaren aurrean nola azaldu, landu ahal izateko (Oñati, Bergara eta Arrasaten).

Sartu eta eman izena!!

www.debagoiena.eus/enpleguazoka

Zatoz eta aprobetxatu enpresak gertutik ezagutzeko aukera!!