Eduki publikatzailea

Egin bidea programatzaile junior izateko (Dema-Bizkaia)

Epea: Martxoak 16

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/11

Enplegu-prestakuntza programa berri honi esker, programatzaile juniorren arloan prestatu eta etorkizuna landu nahi duten 12 pertsona nahi ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatu eta finantzatutako Enplegu-Prestakuntza Programa berritzaile honen bidez, parte hartzen duten pertsonak laneratzea lortu nahi da. Horretarako, behar diren gaitasunak (teknikoak, pertsonalak eta esperientziakoak) eman nahi zaizkie, ezagutzaren industrien eta teknologia aplikatuaren sektorean eskari handia duen lanbide batean aurrera egiteko, eta Bizkaian dauden enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da, lanbide gaitasunak egungo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituz.