Eduki publikatzailea

Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko bekak - Bizkaiko Foru Aldundia

Epea: 2020/03/13

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/10

XEDEA: Batez ere Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan zein Soziologian lizentziadun edo graduko unibertsitate mailako tituludun pertsonentzako bekak deitzea, Europako Batasunarekin zerikusia daukaten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko. Ikasketak Belgikako Brujasko Europa Ikastegian edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egingo dira.

ZENBATEKOA: 12.000 €/ 24.000 €.


Baldintzak:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.  

b) Orain, eta gutxienez 2015eko uztailetik, administrazio auzotartasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean dutela egiaztatuko dute. Ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden unibertsitate edo fakultate batean egin dituztenen eskariak ere onartuko dira.  

c) 1. artikuluan aipatutako ikasketak 2016ko ekainean, edo gerora amaitu dituztenak izango dira.  

d) Hizkuntzen ezagutza/maila bikaina izango dute, destinoko unibertsitatearen arabera baloratuko dena. Beste hizkuntzarik jakitea meritutzat jo daiteke. Brujasko Europa Ikastegirako, bistakoa denez, ezinbestekoa izango da, erabat, ingelesean eta frantsesean maila bikaina egiaztatzea.  

e) Egin beharreko aurretiazko izen-ematea aurkeztu dela egiaztatuko da, eta ahal den neurrian zentroaren onespena ere bai. Brujasko Europa Ikastegiaren kasuan nahitaezkoa izango da sarrerako eskariaren inprimaki ofiziala aurkeztea.  

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.