Eduki publikatzailea

Eusko Jaurlaritzak eta Udalak sustatu duten enplegu-plan batean parte hartu ahal izango dute Bilboko 87 gazteek

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/06

Zehazki, langabezian dauden, Bilbon bizi diren eta erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa duten 16 eta 29 urte bitarteko herritarrentzako enplegu-plan espezifiko bat da. Parte hartu nahi dutenek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazte Bermea Sisteman inskribatuta egon behar dute. Enplegagarritasunaren aldeko neurri bat da, eta eskarmentu profesionala eskuratzeko aukera izango dute bertan.

Gazteen Enplegu Planaren testuinguruan, gehienez ere, 87 enplegu berri sortuko dira. Tokiko esparruan sustatuta, 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioak egingo dira. Udala, udal-arloak eta udal-entitateak zuzenean arduratuko dira kontratazioez. Eskaintzak zuzenean kudeatuko ditu Lanbide – Euskal Enplegua Zerbitzuak, zeinak Bilbao Ekintzaren udal-sozietatera desbideratuko dituen hautagaitzak.

Eskatutako ikasketak:

  • Arte ederretako gradua / lizentziatura
  • Gizarte hezkuntzako gradua
  • Arkitekturako gradua / lizentziatura
  • Zuzenbideko gradua / lizentziatura
  • Ingeniaritza informatikako gradua
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
  • Diseinuko gradua
  • Ingeniaritza edo arkitektura + PRL gradua edo lizentziatura
  • Gizarte Langintzako Gradua