Berriak

Iberdrola - Bilboko Arte Ederren Museoa Bekak | 2020-2021

Epea: Ekainak 12

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/21

Iberdrola Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak, artelanen kontserbazioaren eta zaharberritzearen arloan prestakuntza bultzatzeko eta ikerketa sustatzeko helburuarekin, Kontserbazio eta Zaharberritze Sailean prestakuntza bi beka emateko lehiaketa deitu dute.

Programa 2020eko irailaren 1an hasiko da, eta hamar hilabeteko iraupena izango du.

NORI ZUZENDUA:

Arte Ederretako diplomatura, lizentziatura edo gradua dutenei, kultura-ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko espezialitatearekin (esaterako, pinturan, paperean eta eskulturan).