Eduki publikatzailea

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko 11 beka (Eusko Jaurlaritza)

Epea. 2019/06/10

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/13

  • Europako Gaietarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

a) Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

b) Bi beka Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.

  • Kanpoan den Euskal Komunitatearen beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

a) Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

b) Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Aires hirian.

  • Kanpo Harremanetarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

a) Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

b) Bi beka Euskadiren Txileko, Peruko eta Kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek Santiagoko Ordezkaritzaren egoitzan burutuko ditu eginkizunak, Txileko Santiagon (Txile); eta, besteak, Ordezkaritzak Bogotan (Kolonbian) duen bulegoan.