Eduki publikatzailea

Lan eskaintza: Eraldaketa sozialerako kultura arduraduna (UNESCO etxea)

Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna: 2020ko urtarrilaren 19a

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/14

UNESCO Etxea - Euskal Herriko UNESCO Zentroa,-1991n eratutako euskal elkartea, onura publikokotzat aitortua izan dena, eta harreman ofizialen estatusa duena UNESCOrekin eta aholku-emaile estatusa NBEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren aurrean- honako hau bilatzen ari da Bilboko egoitzarako

ERALDAKETA SOZIALERAKO KULTURA ARDURADUNA

Lanaren funtsezko helburuak:
UNESCO etxearen Gizarte Eraldaketarako Kultura Programaren kudeaketa eta gauzatzea zuzentzea. Programa horren helburua da kulturaren ikuspegia gizarte-eraldaketarako eta giza garapen jasangarrirako oinarrizko elementu gisa sartzea.

Horretarako:
Eduki teorikoa ematea eta programaren lan-estrategia definitzea, dagozkion proiektuak eta jarduerak planifikatuz, koordinatuz, gauzatuz, ebaluatuz eta justifikatuz,

Erakundearen plangintza estrategikoan eta kudeaketa orokorrean parte hartzea, programa urteko helburuetara egokituz.

Hautagaitzak bidaltzea

Lanpostu honetan interesa duten pertsonek beren curriculum vitaea eta motibazio-gutuna bidali behar dituzte, Kultura arduraduna erreferentziarekin, helbide elektroniko honetara: cultura@unescoetxea.org

Probak eta elkarrizketak Bilbon izango dira 2020ko otsailean. Martxoaren 1ean sartuko dira.