Eduki publikatzailea

Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa 2019 (Uribe Kosta Gaztea)

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/07

“Gaztedi Uribe Kosta” lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan (Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz) erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa. Praktikak, inguruko enpresetan egingo lirateke.

Praktiken ezaugarriak dira: praktikaldiaren iraupena: 5 hilabete; lanaldia: 30 ordu astean; bekaren zenbateko 770 €/hilerokoa izan da.

Beken onuradunak izateko bete beharreko baldintzak:

  • 18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
  • Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, GorlizLeioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
  • Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
  • Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio.
  • Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea.
  • Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea.

Esakerak eskatutako dokumentazioarekin batera, nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bitartez bideratuko dira www.behargintzaleioa.net
Halaber, eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke Leioako udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxea edo Gaztelubide), edo Behargintza Leioan (Mendibil kalea 3, 48940 Leioa)