Eduki publikatzailea

London School of Economics-en espezializazio-ikasketak egiteko bekak gazteentzat (Bizkaiko Foru Aldundia)

Epea:2019/06/14

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/20

Beken kopurua: 8.  

Iraupena: Gehieneko ikasketa-aldia hiruhileko batekoa izango da, zehazki, 2019ko urritik abendura artekoa. London School of Economics-ek egindako programa espezifikoari egokituko zaio.  

Zenbatekoa: 35.125 €.

Baldintzak:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.  

b) Orain, eta gutxienez 2014ko uztailetik, administrazio auzotartasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean dutela egiaztatzea. Ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden unibertsitate edo fakultate batean egin dituztenen eskariak ere onartuko dira.  

c) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, gehienez 32 urte izatea.  

d) Nahitaezkoa izango da ingeleseko goi maila egiaztatzea.