Berriak

Merkalan Lanbideren I. enplegu eta formakuntza azoka

Urriak 21 eta 22 Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia)

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/03

Sarrera LIBREA eta DOAKOA.

Ordutegia: 09:00etatik 17:30era.

Lanbidek Merkalan antolatu du, enplegu eta formakuntza azoka, non Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bilduko diren. Merkalan Lanbideren I. enplegu eta formakuntza azoka da.

Azoka horretan, Euskadiko enpresen zein gure lurraldeko enplegu-eskatzaileen premiak jasotzen eta biltzen dira.

Honako hauei zuzenduta dago:

Enpresak: Euskadiko 100 enpresa baino gehiago ordeztuko dira ekitaldian.
Enplegu-eskatzaileak eta enplegua hobetu nahi dutenak: 400 profil ezberdineko 700 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, eta elkarrizketa profesionalak egingo dira.

MERKALAN diseinatzeko eredu moduan edozer pertsonak bere lanerako bidean egiten duen ibilbidea hartuko da; espazio bakarra izango du, 1.100 m2 baino gehiagokoa, arlo tematikoetan azpibanatuko dena, Lanbidek lan-jardueraren eremuan ematen dituen zerbitzuekin bat.

Honako hauek dira arlo tematikoak:

  • Eskaera.
  • Orientazioa.
  • Prestakuntza.
  • Ekintzailetza.

Enplegua bilatzeko edo hobetzeko ibilbide pertsonal moduan jarritako gai tematiko horiez gain, Lanbidek beste bi espazio izango ditu enpresa parte-hartzaileei berariaz zuzendutakoak enpresen eta erakundeen stand propioak eta enpresentzako zerbitzuak.

Informazio-puntu teknikoa eta erabilera anitzeko eremua (workshop)  zuzendutako espazioekin osatuko da azoka.