Berriak

null

Nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzak, 2020rako

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2019/11/12-2019/12/11)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/13

Ikertzaile eta teknologo gazteentzako bekak

Nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzak.

Prestakuntzarako laguntza hauek tituludun gazteei Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektorerako lehentasunezko gaietan gaitzen eta espezializatzen lagunduko diete, doktorego-tesiak eginda edo ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu bat eginda. Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntza-programa -12 bekak

b) Prestatzen ari diren teknologo gazteentzako laguntza-programa - 10 bekak