Praktika programa (Ekonomisten Euskal Elkargoa)
Eskaerak jasotzeko epea irailak 15ean bukatzen da.
Lehenengo argitaratze data: 2019/09/09
Ekonomisten Euskal Elkargoak praktiketan egoteko 6 hilabete eskaintzen dizkizu enpresaren kudeaketa esparru desberdinetan: Administrazioa, finantzak, kontabilitatea, fiskal, kontu‐ikuskaritza… graduatu berri diren gazteei lan merkatura sartzeko erraztasuna bultzatzeko.
PROGRAMAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK:
IRAUPENA: 6 hilabete, hilabete bakoitzaren 1ean hasten dira, 2019ko urriaren
1etik aurrera.
HILEROKO POLTSA EKONOMIKOA: Hilero 500 euro bekadunarentzat. Lehen
hilabeteko ordainsaria, formakuntza finantzatzera bideratua izango da.
BEKADUN PERTSONEN ALTA GIZARTE SEGURANTZAN: Praktikan diharduen
pertsona Gizarte Segurantzan altan emango da (Errege dekretua 1493/2011,
urriaren 24a).
MARKO JURIDIKOA: Praktika ez‐laboralen hitzarmen bat sinatuko da enpresa,
Elkargoa eta bekadunaren artean. Beraz, ez da lan erlaziorik suposatuko
enpresa eta ikaslearen artean, eta bi alderdiek enpresako formakuntza
praktikoa dela onartuko dute.
FORMAKUNTZA: Enpresek hobesten dituzten konpetentzia profesionalen
inguruko formakuntza jasotzeko, bekadunek ikastaro bat izango dute ostiralero
azarotik urtarrilera. Ikastaroa beharrezkoa da edozein ekonomistak behar
dituen zeharkako konpetentziak garatzeko.
Estekak