inf_Becas-MARTXAN

BBK bekak

BBK Gizarte Ekintza
Lana sortzen laguntzen dugu

Fundazioa, BBKren gizarte ekintzaren tresna da eta gazteentzako lanpostuak sortzea du helburu. Zehazki esanda, gure xede lanik gabe daudenak laneratzea da, trebakuntza profesionalaren bidetik eta beken laguntzarekin.

Gazteei lan merkatura sartzen laguntzeko ekinean 17 urtetik gora egin ditugu jada. Urte horietan guztietan euren esku jarri dugun programa sendoaren bitartez, milaka gaztek prestakuntza-bekak lortu eta lan-praktikak egin dituzte, eta horiei esker, hainbat arlotan lan egiteko espezializatu eta trebatu dira.

Horixe da gure ekarpena; gizarte lehiakorra, berritzailea eta ezagutzan oinarrituta dagoena eraikitzen laguntzeko egiten duguna.

Web orri honetara ekarri ditugu BBK Gizarte Ekintzan sustatzen ditugun beka programa guztiak; bai zuzenean ematen ditugunak, bai agente publiko edo pribatuen bitartez eskaintzen ditugunak ere.

BBK Gizarte Ekintzaren jarduera-arlo oro ezagutu dezazun, zabalik dauden beka-deialdien berri eta abian dauden programen berri emango dizugu.