Berriak

Foru Ogasunerako lan-poltsa sortzeko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/17

  • Eskaerak egiteko epea: 2018ko urriaren 1era arte, hori barne.
  • Iraupena: 3tik 6ra bitarteko hilabete, urtarriletik irailera bitarteko hainbat alditan.
  • Hileko ordainsari gordina: 3.000 €
  • Behar den titulazioa. Hauetako edozein: unibertsitate gradua; diplomatura; 3, mailako lanbide heziketa; eta beste batzuk (ikus oinarri arautzaileak).
  • Euskara maila: 3. hizkuntza eskakizuna edo titulu baliokidea. Aukera izango da hautapen prozesuan bertan hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko.
  • Zereginak: zergadunei laguntzea errentako autolikidazioak aurkezten edota laguntzea BEZeko itzulketak tramitatzen; telefonozko arreta ematea kanpainetan; ebaztea kanpainetako gorabeherak.
  • Lantokia: departamentuak Donostian duen egitza nagusia edota departamentuko errenta mekanizatuko edozein  bulego.
  • Ordutegia: lansaio jarraitua. Goizez. Aldi jakin batzuetan, larunbatetan ere bai.