Berriak

Enplegu Anezkak (Dema-Bizkaiko Foru Aldundia)

Izena emateko epea: Urriak 12

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/28

Enplegu Anezkak programak langabezian direnen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetu nahi ditu, baita laneratze prozesuan lagundu ere. Hainbat hilabetez taldean lan egingo dute, taldeko kide guztien ahaleginak batuta, lanpostu bat aurkitzeko dituzten aukerak areagotzeko asmoz.

Nola funtzionatzen du Anezkak?

  • Gehienez 15 pertsonak osaturiko taldeak elkarrekin lan egiten du taldekide guztientzat lana aurkitzeko xedez.
  • Koordinatzaile batek laguntza eskainiko dio taldeari banakako saioetan eta taldeko saio guztiak koordinatuz.
  • Anezkan parte hartzea borondatezkoa da, eta ez dago ordainik. Programak iraun bitartean, parte hartzeko eta saioetara joateko  konpromiso maila handia eskatzen du.
  • Anezkak lau hilabete irauten ditu; denbora horretan, partaideek laneratzeko urratsak emango dituzte, hainbat jarduerari esker.
  • Koordinatzailearekin egindako borondatezko esku-hartzeez eta ordutegi horretatik kanpo planifikatutako beste jarduera batzuez gain, bilerak astean 3 egunetan egingo dira, eta, COVIDen aurkako neurri gisa, honela banatuko dira:
  • 2 egun astean, aurrez aurre, 4 orduko saioetan
  • On line saio bat, 2 ordu eta erdiko iraupena
  • Ezinbestekoa da ordenagailu pertsonala izatea

Zer jarduera biltzen ditu Enplegu Anezka programak?

  • Enplegagaritasuna hobetzeko hainbat proiektu lantzen dira taldeko saioetan. Horrez gain, prestakuntza saioak taldeko dinamikak eta bestelako  zereginak.
  • Koordinatzailearekin saio pertsonalizatuak egiteko aukera.
  • Zuzeneko harremanak enpresekin eta tailerrak  giza baliabideetako arduradunekin.
  • Foroetan  eta hainbat  topaketan eta ekitalditan  parte hartzen da.
  • Negozio ideia bat duten pertsonei zuzenduriko ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.