Berriak

Eraikunek enplegu-atari berri bat jarri du martxan, EraikuneLan izenarekin.

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/11

Eraikunek enplegu-atari berri bat jarri du martxan, EraikuneLan izenarekin. Enplegu-atari hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren 3R Enpresa Programaren barruan dago, eta www.eraikunelan.eus helbidean dago eskuragarri.


EraikuneLanera atxikitzea guztiz doakoa da. Programan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

1) Bizkaian erroldatuta egotea.
2) Langabezian egotea.

Erregistroa egin eta online CVa osatu ondoren, atarian aurkituko dituzun enplegu-eskaintzetara apuntatu ahal izango zara.

EraikuneLanek sektoreko enplegagarritasunaren erreferente bihurtu nahi du; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-sektoreko lehen enplegu-atari espezifikoa da, eta profesionalen eta enpresen arteko topagunea.

Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezkete 944810304 telefonoan eta eraikune@eraikune.com helbide elektronikoan.