Berriak

Osasun Publikoan bekak (Bilboko udala)

Eskaera epea: 2018/10/15

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/20

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak graduondoko ikasleentzako hiru beka eskainiko ditu. Osasun Publikoaren arloan aritzeko bekak izango dira hirurak. 

Bilbon erroldatuta edota goi-mailako ikasketak hasi baino lehen berton erroldatuta egon izana eta dagokion lizentziatura edo gradua izan beharko dute beka eskuratu nahi dutenek. Eskainiko diren bekak honako hauek izango dira:

“Ikerketa Psikosoziala Bilbon eta inguruan adikzioen arloan elkarri laguntzeko ari diren taldeekin” (Drogamenpekotasunen Negoziatua).  Lizentziatura/Gradua: Psikologia.
“Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroan jasotako animalien eta kaleko katuen parasito-gaixotasun zoonotikoen prebalentzia-azterketa” (Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroa). Lizentziatura/Gradua: Albaitaritza.
“Elikagaien eta uren kontrolari aplikatutako saiakuntza mikrobiologiko berriak prest jartzea eta balidatzea (Udal laborategia)” Lizentziatura/Gradua: Farmazia, Biologia, Medikuntza, Biokimika, Albaitaritza, Bioteknologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia eta Ingurumen Zientziak.