TALENTIA programa

bizkaia:talentek Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin,  eta Mondragon Unibertsitatearekin (MU) lankidetzan sustatutako Talentia programaren helburua hauxe da: gaitasun handiena duten EAEko hiru euskal unibertsitateetako ikasleak lan-mundura egoki sartzea, haien garapen profesionalerako orientatzea, eta euren inguruneko zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekiko ikasleen loturan laguntzea.

Espediente akademikorik onena eta parte hartzen duten unibertsitate bakoitzeko eskudun agintariek identifikatu eta ebaluatutako beste gaitasun batzuk dituzten karrerako (gradu) azken ikasturteko ikasleentzat da Talentia programa.