Enpresa ideien lehiaketa THINK BIG 2017 (Gipuzkoako campuseko edizioa)

"Think Big 2017" enpresa ideien lehiaketak UPV /EHUko unibertsitarioen artean ekimenerako kultura hedatzeko ekintzen markoaren barruan du kokagunea; eta, Gipuzkoako campusari dagokionez, ENTREPRENARI programaren baitan (http://www.entreprenari.com). Deialdiak, alde batetik, jarrera ekintzailea piztu nahi du.Oro har, ikasle, tituludun eta ekintzaileek zerbitzuak eta produktu bideragarriak komertzialki garatzeko, beraien jakintzak eta lanbide esperientzia aplikatzen adoretu nahi du. Beste alde batetik, lehiaketak edozein negozio ekimen edota negozio ideia garatzeko lankidetza eman nahi du, eta ekintzaileen beharrak hobeto betetzeko komunikazio tresna bat sortu nahi du.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute negozio ideiarik izan eta aritzeko gaitasun betea duten pertsonek edo pertsona taldeek:

  • Gipuzkoako campuseko edozein fakultate edo eskoletan matrikulatutako, edo, Gipuzkoan bizi eta UPV/EHUren beste campusetan, matrikulatutako edozein ikasle, banaka edo taldeka, gehienez lau ikaslek osatuta, baita masterretan matrikulatutako ikasleak ere.

  • Halaber, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan Gipuzkoako campuseko titulazioetan ikasketak amaitu, edo Gipuzkoan bizi eta UPV/EHUren beste campusetan adierazitako akademi ikasturteetan graduatutako ikasleak.

  • Hauekin batera, proiektu horiek egin, sustatu zein lagundu dituzten irakasleak ere aurkeztuko ahal dira, zuzenean nola informazioaren eta lehiaketaren jarraipenaren bidez.

  • Taldekako proiektuetan, kanpoko unibertsitateetako ikasleek ere hartu ahal dute parte eta koordinatzaile bat izango dute, UPV/EHUko ikasle izango dena.

NEGOZIO IDEIAREN AURKEZPENA

  • Negozio ideiak espainiar unibertsitateetako ikasketa planetan edukitako jakintza arloetako edozeinetan garatutako ekimenezko proiektuak izango dira; zehazkiago: Artea eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura.
  • Proiektuek jatorrizko behar dute izan eta aurkezten duten pertsonek egina.

EPEA

Negozio ideiak aurkezteko epea:
2017ko abenduaren 4ko 16:30 arte.

ESKARIAK AURKEZTEKO ERA

  • Eskaerak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak zehaztutakoa betez.
  • Eskaera Gipuzkoako campuseko kanpo harremanetarako zuzendariari igorri behar zaio (eskaera orria: I ERANSKINA).

SARIAK

Hiru sari emango dira:

  • Lehenengo saria, 2.000 eurokoa.
  • Bigarren saria, 1.500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, 500 eurokoa.