TXOSTEN BERRIA

TXOSTEN BERRIA

EU KIDS ONLINE V: haurren eta nerabeen esperientzia digitalak Espainian

10 eta 16 urte bitarteko adingabeei egindako EU Kids Online V inkestaren emaitzak (2026)

 

EU Kids Online V-en Espainiako edizioa garatu berri da, herrialde honetako haur eta nerabeen esperientzia digitalaren diagnostiko eguneratu eta zehatza eskaintzeko helburuarekin,

Txosten honek 2026ean egindako galdetegiaren emaitzak jasotzen ditu, honako gaien inguruko informazioa eskainiz: eguneroko praktika digitalak; gaitasun eta ezagutza digital kritikoa; IA sortzailearekin lotutako jarduerak; eskubide digitalen ulermena eta erabilera; arriskuen esposizioa eta kalte-esperientziak; ongizate emozionala; zibersegurtasuna eta pribatutasuna; familia-bitartekaritza; eta laguntza-iturriak.

Bildutako informazioak Espainiako haur eta nerabeen esperientzia digitalaren ikuspegi zabal eta eguneratua eskaintzen du.

 

 

NOR GARA

EU Kids Online Spain Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerketa-talde bat da, izen bereko Europako sarearen parte dena. Espainiako adingabeek Internet nola erabiltzen duten aztertzea du helburu nagusi. Ingurune digital seguru bat sustatzeko arriskuak eta aukerak aztertzen ditu; alfabetatze digitala, psikologia eta familia-bitartekaritza ardatz izanik.