Nekane Larrañaga

Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea eta irakaslea UPV/EHUn 1997tik. Gaur egun, Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua da, eta 2001etik Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatera atxikita dago. Hezkuntza Fakultateko idazkari akademikoa izan zen (2012-2015). Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du laguntzaile gisa (2003-2004), UPV/EHUko bi proiektuetan Ikertzaile Nagusia izan da (2009 eta 2011-2012) eta doktorego-tesi bat batera zuzendu du. EU Kids Online sareko kide da 2017tik. Ikerketako bi seiurteko aitortuta ditu (CNEAI–Unibasq). Hainbat artikulu zientifiko eta liburuko kapitulu idatzi ditu, baita hainbat kongresu zientifikotako komunikazioak ere.