Ainara Miguel Sáez de Urabain

Ainara Miguel Sáez de Urabain

Irudia

Informazio Zientzietan lizentziaduna (1998) eta doktorea (2006) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko irakasle agregatua eta koordinatzailea da unibertsitate berean. Bertan ikusizko ikasketekin lotutako irakasgaiak ematen ditu, hala nola Korronte Estetiko Garaikideak edo Arte Zuzendaritza. Hezkuntza mediatikoan eta alteritatea edo indarkeria bezalako gaien errepresentazioan interesa du. Bere ikerketa-ildoak, batez ere, ikus-entzunezko testuen azterketan zentratzen dira. Aldizkari zientifikoetan artikuluak argitaratu ditu, besteak beste, Revista Latina de Comunicación Social eta Communication and Society aldizkarietan, eta argazkigintzari buruzko bi liburu idatzi ditu.