Maialen Garmendia

Ikertzaile nagusia

Irudia
Ikertzaile nagusia

EU Kids Online (adingabeak interneten) 2009tik zuzentzen du, eta taldeko kide izan da hasieratik, 2006an. UPV/EHUko Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea eta Unibertsitateko Irakasle Titularra da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.

Hainbat erakunde publikok (Europako Batzordea, MINECO, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU) finantzatutako I+Gko dozena bat proiektu baino gehiagotan parte hartu du, eta beste hainbeste kontratutan enpresa edota administrazioekin (UNICEF, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea, Bilboko eta Gasteizko udalak, besteak beste). Red.es eta INCIBE bezalako erakunde publikoekin kolaboratu ohi du, eta bi ikerketa-seiurteko, gehi transferentzia-seiurteko bat ditu. 20 artikulu zientifiko baino gehiago eta beste horrenbeste liburu-kapitulu argitaratu ditu. Biltzar eta jardunaldi zientifikoetan parte hartu ohi du.