Gemma Martínez

Komunikazioan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta 2008tik EU Kids Online kidea, esparru horretan doktorego-tesia garatu zuelarik. Adingabeek eta euren familiek dituzten online aukerak eta arriskuak aztertzen ditu bere ikerketa-ibilbideak, eta interes berezia du interneteko guraso-bitartekaritzaren arloan. Estatuko eta Europako hainbat ikerketa-taldetako kide da, eta hainbat argitalpen zientifiko ditu, ebidentzia berriekin, adingabeen artean interneten erabilera positiboa sustatzera laguntzen dutenak. Londresen bizi izan zen bederatzi urteetan, LSEn ikerketa-egonaldi bat egitera joan zen bertara, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan lan egin zuen, behar bereziak zituzten adingabeekin eta autistekin. Adingabeekin lan egitea maite du, eta teknologia digitalen erabilera positiboa sustatzen duten Espainiako hainbat ekimenekin modu aktiboan lan egiten du.