Catering-sostenible

Gure catering jasangarria

Etiquetas: Reciclable-Biodegradable-Compostable

SUSTRAIAK catering begetarianoa da, eta eskaintzen dituen ia produktu guztiak agroekologikoak, gertukoak eta sasoikoak dira.

Likidoen ontziak zelulosa zurizkoak eta kraft paperezkoak dira, eta barnean PLAzko estaldura dute, hau da, % 100 konpostagarria den arto polimerozkoa.

Mahai tresna ekologikoak plastikoaren antzeko itxura duen material batez fabrikatuta daude (CPLA edo RCPLA), baina, landare jatorria dutenez, erabat biodegradagarriak dira:

  • koilara, sardexka eta aiztoak birziklatutako arto almidoizko polimerozkoak (RCPLA) dira; beraz, erabat konpostagarriak dira eta 85 ºC arte jasan dezakete.

Aho zapiak eta janari poltsa % 100 birziklatutako kraft paperezkoak dira.

Erabiltzen ditugun baxerak toskazkoak eta kristalezkoak dira, berrerabiltzeko eta hondakin plastikorik ez sortzeko.

Erabili eta botatzeko produktu guztiak behar bezala biltzeko (DENA KONPOSTAGARRIA DA) berariazko zaborrontziak erabiltzen ditugu, dagokien edukiontzira eraman ahal izateko. Poltsak ere konpostagarriak dira.

Gainera, emakumez osatutako autoenpleguko enpresa bat da.