TEKAZEL - Hobekuntza Ikastaroak 2024

TEKAZEL - Hobekuntza Ikastaroak 2024

IREKITA

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak argitaratu du 2024ko Hobekuntza Ikastaroen deialdia.

Ikastaroak urtarrila eta ekaina bitartean emango dira, ostiraletan goizeko 8:00etatik 10:00etara.

Eskaerak egiteko epea: urriaren 25etik azaroaren 10era (biak barne).

Erabakia, behin-behineko zerrendak eta epe berria

Erreklamazio epea: azaroaren 17tik 28ra arte.

Erreklamazioak UPV/EHUko Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dira, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzara zuzenduta.

Talde batzuetan lekurik dagoenez, eskaerak egiteko beste epe bat irekiko da azaroaren 17tik 28ra formularioaren bidez eta lan-txostena sinatuta erantsita.

Erabakia eta behin betiko zerrendak