«Euskarazko Doktoregoa» aipamena: Araudia

Araudia

Araudia, «Euskarazko Doktoregoa» aipamena ezartzen duena

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2025eko abenduaren 11n egindako bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko doktoregoko ofizialen irakaskuntzen kudeaketa-erregelamenduaren zenbait artikulu aldatzea onartu zuen, ikasketa horiek gainditzeak dakarren titulu ofizialean «Euskarazko doktoretza» aipamena sartzeko. Testu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2026ko otsailaren 3an argitaratu zen eta hurrengo egunean jarri zen indarrean, azken xedapenetako hirugarrenaren arabera (ikus beherago).

------------------------

Euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

2025-2026 ikasturtearen amaiera arte bakarirk indarrean

Araudi berriaren Hirugarren Xedapen Iragankorrak ezarri bezala, doktoregaiek behin-behinean aukera izango dute «Euskarazko Doktoregoa» aipamena lortzeko edo 2024ko apirilaren 25eko araudia aplikatzeko.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– «Euskarazko Doktoregoa» aipamenaren ezarpenerako behin-behineko erregimena.

1.– Tesia 2025-2026 ikasturtea bukatu aurretik gordailuan uzten duten doktoregaiek aukera izango dute 2024ko apirilaren 25eko araudia aplikatzeko, eta C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egoteko akreditazioa eskatzeko 47/2012 Dekretuaren arabera.

2.– Behin Araudi hau indarrean sartuta, aldez aurretik matrikulatutako doktoregai guztiei eskainiko zaie tesia euskaraz egiteko asmoa adierazteko aukera eta, horrela, erregulazio berriari helduz, «Euskarazko Doktoregoa» aipamena lortzeko aukera izateko.