Gobernu- eta administrazio-agirien itzulpena
Zer itzuliko dugun:
Unibertsitateko gobernuaren eta administrazioaren esparruko agiriak itzultzeko zerbitzua da hau. Beraz, dokumentu akademikoak (testuliburuak eta beste) itzultzea gure zereginetatik kanpo dago.
Gaztelaniatik euskaratzeko edo euskaratik gaztelaniara itzultzeko eska daiteke. Beste edozein hizkuntza-konbinazio kanpoko enpresekin kudeatu beharko da, eta eskatzaileak bere gain hartuko du itzulpenaren kostua.
Ez da itzulpen-eskaera onartuko itzulgaiaren dokumentua artxibatzekoa bada, nabarmen zaharra bada edo erabilera argirik ez badu. Zerbitzu honek erabiliko ditugun agiriak sortzea du helburu.
Itzulpenak eskatzeko:
- Honako bi helbideetako batera bidali eskaera: itzulpenak@ehu.eus edo traducciones@ehu.eus.
- Itzulpena noizko behar den zehaztu. Epea bete ezina dela ikusiz gero, Zerbitzuak beste bat adostuko du erabiltzailearekin. Zehaztu ezean, Zerbitzuak ahalik eta arinen beteko du, lan-kargaren eta agiriaren izaeraren arabera.
- Eskatzailearen izen-abizenak eta telefono-zenbakia idatzi mezuan.
- Dokumentu atxiki gisa bidali beti itzulgaia, nahiz eta oso laburra izan.
- MS Officeko, Libre Officeko edo formatu editagarriko testu-dokumentu batean bidali itzulgaia, ez pdf formatuan.
Bezeroari eskatzen diogu:
- Itzuli beharrekoa lehendik itzulitako dokumentu baten zatia bada, dokumentu osoa bidali, itzulgaia eta aurretiko bertsioa batera jasota. Mesedez, gehitutako pasarteak eta testuan egindako aldaketak bereizi, hartarako koloreak erabiliz.
- Kontuan hartu beste eskaera asko ere izaten ditugula eta itzulpen-lan guztiek denbora hartzen dutela.
- Bidali itzulgaia ondo ulertzen lagunduko duen erreferentziazko dokumentazioa.
- Aldez aurretik jakinarazi Zerbitzuari eta gurekin epea adostu, itzulpena premiazkoa bada edo itzulgaia korapilatsua edo zaila bada.
- Kontuan hartu zure plangintzan Gobernu Kontseiluaren edo Klaustroaren bilera-egunak eta haien aurreko bi asteak bereziki lantsuak izaten direla gure Zerbitzuan.
- Gure itzulpenak berrikusi beti, inor ez baitago akatsak egitetik salbu.
Zerbitzuaren konpromisoak:
- Itzulpena ahalik eta lasterren egitea, egoeraren arabera, eta beti kalitatea zainduz.
- Adostutako epea betetzea.
- Galdera, zalantza edota kontsulta guztiei erantzutea.
- Eskaeraren bat atzera botatzen denean, ezezko arrazoitua ahalik eta arinen ematea.