EHULKU sarea
Euskara akademikoa duela lau hamarkada hasi zen garatzen unibertsitateko ikasketetan euskara erabiltzen hasi zenean. Euskara ordura arte erabili gabeko alor espezializatuetan baliatu ahal izateko, askotariko hizkuntza-baliabideak sortu behar ziren, besteak beste, hiztegi eta fraseologia akademikoa, eta espezialitate-alorrez alorreko terminologia. Gainera, euskara akademikoa garatzeko prozesua euskara batuaren kodifikazioarekin gainezarri da hamarkada hauetan. Aditu euskaldunek garatzen duzue euskara akademikoa, eta ohikoena da askotariko zalantzak izatea testu espezializatuak sortzeko orduan. Nola aplikatu euskara batuko arau hau nire alorreko diskurtso espezializatuan? Zein da kolokazio egokiena: bereizmen handi ala bereizmen altu? Zein da terminorik egokiena: geneen adierazpena ala geneen espresioa?
EHULKU sarea sortu dugu zalantza horiek guztiak bideratu ahal izateko. Hizkuntzalari talde batek eta zalantzak helaraziko dizkiguzuen irakasle-ikertzaileek eta doktoregaiek osatzen dugu sarea. Lankidetzaren bidez euskara akademikoa garatzen eta egonkortzen joatea da helburua. Espezialitate-alorrez alorreko adituok duzue zuen alorreko ezagutza semantiko-pragmatikoa eta, hizkuntzalariok, aldiz hizkuntzalaritzak ematen dizkigun zenbait lanabes ditugu. Osagarritasun hori baliatuko dugu EHULKU sarean.
Ikastegi bakoitzean zure zalantzak bideratzeko kontaktua duzu. Sarean parte hartzen dugun hizkuntzalariok zalantzen inguruan eztabaidatu, eta landutako erantzuna emango dizugu.
Kideen zerrenda
| Ikastegia | Arduraduna | Helbide elektronikoa |
|---|---|---|
| Doktorego Eskola | Sergio Monforte Igone Zabala |
sergio.monforte@ehu.eus igone.zabala@ehu.eus |
| Araba | ||
| Ekonomia eta Enpresa Fakultatea | Itziar Gonzalez | itziar.gonzalezd@ehu.eus |
| Farmazia Fakultatea | Oihana Lujanbio | oihana.lujanbio@ehu.eus |
| Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (IVEF) | Oxel Uribe-Etxeberria | oxel.uribe-etxebarria@ehu.eus |
| Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza) | Oxel Uribe-Etxeberria | oxel.uribe-etxebarria@ehu.eus |
| Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea | Pablo Albizu | pablo.albizu@ehu.eus |
| Letren Fakultatea | Pablo Albizu | pablo.albizu@ehu.eus |
| Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea | Itziar San Martin | itziar.sanmartin@ehu.eus |
| Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola | Izaskun Aldezabal | izaskun.aldezabal@ehu.eus |
| Bizkaia | ||
| Arte Ederren Fakultatea | Ibai Atutxa | ibai.atutxa@ehu.eus |
| Bilboko Hezkuntza Fakultatea | ||
| Bilboko Ingeniaritza Eskola (I) | Ariane Ensunza | ariane.ensunza@ehu.eus |
| Bilboko Ingeniaritza Eskola (II) | Ariane Ensunza | ariane.ensunza@ehu.eus |
| Bilboko Ingeniaritza Eskola (III NAUTIKA) | Ariane Ensunza | ariane.ensunza@ehu.eus |
| Ekonomia eta Enpresa Fakultatea | Jon Alkorta | jon.alkorta@ehu.eus |
| Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (ELKANO) | Jon Alkorta | jon.alkorta@ehu.eus |
| Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea | Jokin Aiestaran | jokin.aiestaran@ehu.eus |
| Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea | Izaskun Aldezabal | izaskun.aldezabal@ehu.eus |
| Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea | Itziar San Martin | itziar.sanmartin@ehu.eus |
| Zientzia eta Teknologia Fakultatea | Gontzal Aldai | gontzal.alday@ehu.eus |
| Zuzenbide Fakultatea | Beñat Muguruza | benat.muguruza@ehu.eus |
| Gipuzkoa | ||
| Arkitektura Goi Eskola Teknikoa | Izaskun Aldezabal | izaskun.aldezabal@ehu.eus |
| Ekonomia eta Enpresa Fakultatea | Itziar Gonzalez | itziar.gonzalezd@ehu.eus |
| Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola | Izaskun Aldezabal | izaskun.aldezabal@ehu.eus |
| Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EIBAR) | Izaskun Aldezabal | izaskun.aldezabal@ehu.eus |
| Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA I) | Joana Garmendia | joana.garmendia@ehu.eus |
| Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA II) | Mikel Gartziarena | mikel.gartziarena@ehu.eus |
| Informatika Fakultatea | Itziar Gonzalez | itziar.gonzalezd@ehu.eus |
| Kimika Fakultatea | María Jesús Aranzabe | maxux.aranzabe@ehu.eus |
| Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea | Mikel Lersundi | mikel.lersundi@ehu.eus |
| Psikologia Fakultatea | Larraitz Zubeldia | larraitz.zubeldia@ehu.eus |
| Zuzenbide Fakultatea | Beñat Muguruza | benat.muguruza@ehu.eus |