Euskararen astea 2026
Data
Noiztik 2026/12/01 Noiz arte 2026/12/03
Arabako Campusa | Bizkaiko Campusa | Gipuzkoako Campusa
Arabako Campusa
Farmazia Fakultatea
Abenduaren 3an:
- Euskara Campusean deialdian parte hartu duten kideen aitortza eta zozketak
- Mintzapraktika taldearen proposamena
- Euskara Akademikoa garatzeko baliabideen erakusketa
- EHULKU sarearen aurkezpena
- Hizkuntza eta Osasuna Txirikordan dokumentalaren bi emanaldi eta solasaldi irekiak
- Egunean Behin taldearen zozketa
- Amaierako agur berezia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Abenduaren 3an:
-
13:00, eskolako kafetegian:
- musika, phocall-a, txistorra eta sagardaoa.
- Zientzia eta Teknologiako euskarazko liburuen eta EHUko kamiseten zozketa.
- "Ingeniaritza Euskaraz" txapen banaketan.
-
14:00, langileen bazkaria.
Bizkaiko Campusa
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Abenduaren 3an:
- Tabernako hall-ean mahai jolasak eta karaokea
-
Ginkana: Hizkuntzako irakasle eta ikasleak Fakultatean zehar ibiliko dira jolasean.
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Abenduaren 3an:
- Euskal musika entzungai
- Txokolate eta bizkotxo dastaketa
- Euskararen zuhaitza
- "Ingeniaritza Euskaraz" txapen eta pegatinen banaketa
📍 Tokia: Vons Siemens plaza
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Abenduaren 3an:
- 9:00-14:00, EHU Irrati Maratoia: EHUko Kazetaritzako Graduko bigarren mailako 70 ikaslek eta Komunikazio arloko laugarren mailako beste 40 ikaslek ‘EHU Irrati Maratoia’ren hamargarren edizioa egingo dute Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioetan izango da (Audiolab), eta zuzenean jarraitu ahal izango da maratoiaren Youtubeko kanalean, eta Tik Tok, Instagram eta X sare sozialen bidez zabalduko da. Horrez gain, Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak eta telebista-pantaila bat jartzea aurreikusten da.
Abenduaren 14an:
- Euskararen egunean ardaztutako ekitaldia, ikastegiko ikasleek antolatuta.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea - Leioako Campusa
Abenduaren 3an:
- Fakultateko kideek euskaraz egindako argitalpenak (liburuak, artikuluak, tesiak, eskuliburuak eta abar) ikusgai egongo dira. Horrez gain, iradokizun-kutxa bat ere egongo da fakultatean falta diren euskarazko baliabideei buruzko ekarpenak jasotzeko.
🕒 Ordua: 10:30-12:00
📍 Tokia:
Fakultateko sarrera
Zuzenbide Fakultatea - Bizkaiko Atala
Abenduaren 2an:
- 12:00-15:00, Euskara eta zuzenbidearen inguruan hiru hitzaldi
- 12:00-15:00, Talo-jana
Gipuzkoako Campusa
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Abenduaren 3an:
- Euskal musika entzungai ikastegiko atarian, egun osoan zehar giro euskalduna sortzeko.
- Bertsolari Txapelketa Nagusari buruzko lehiaketa, parte-hartzaileen ezagutza eta interesa sustatzeko.
- C2 mailari buruzko hausnarketa-saioa, maila horren inguruko gogoeta eta eztabaida sustatzeko.
- Ikasleei zuzendutako bi saio dinamiko, ikasle ohien esperientzietatik abiatuta. Helburua da Ekonomia eta Enpresa ikasketak egin ondoren euskarak etorkizun akademikoan eta profesionalean izan dezakeen garrantzia ikuspegi praktikotik lantzea.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Donostiako Egoitza
Abenduaren 3an:
- 11:15, Euskararen eguna hasiera (kafetegi sarreran)
- 11:30, Mus txapelketa euskaraz (kafetegian)
-
12:30, Herri Kirolak (6-ko taldeak, 2. solairuko
terrazan)
- Sokatira
- Zaku-lasterketa
- Lokotx-bilketa
- 13:30, Galdera-erantzun lehiaketa
- 14:00, Sari banaketa eta zozketa parte-hartzaileen artean
Izen-ematea: abenduak 3, 9:00ak arte.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Eibarko Egoitza
Abenduaren 3an:
- Danel Galdaeraren Bakarrizketa
- Euskal Herriko murala osatzea, herri bakoitza euskal kulturarekin lotura duen pertsona ezagunen bidez irudikatuta. Murala osatzeko parte hartzen duten pertsonen artean opariak banatuko dira.
Informatika Fakultatea
Abenduaren 1ean:
- 12:00-13:00 artean eta 14:00-15:00 artean, Wikikedada euskarazko Wikipedia elikatzeko. Bi saioak irekiak dira euskarazko Wikipedian artikuluen edizioan aritu nahi duen edonorentzat. Sekula ez baduzu Wikipedian editatu, etorri, ikasteko aukera aproposa daukazu eta. Noizbait aritu bazara, batu gurekin eta elkarrekin editatuko dugu. Euskara izango da guztion topagune.
Abenduaren 3an:
-
13:05-14:20, Euskolinpiadak
- Kabletira (sokatira egokitua)
- CD apustua/biltzea: oskola apustua/lokotz-bilketa
- Hardware-jasotzea: harri-jasotzea
Kimika Fakultatea
Azaroaren 30etik abenduaren 6ra
- 🎮 Egunean Behin lehiaketa
Kimika Fakultateko Euskara Batzordeak fakultateko kide guztiak gonbidatu nahi zaituzte Egunean Behin aplikazioaren bidez antolatutako lehiaketan parte hartzera.
Egunean Behin CodeSyntax-ek garatutako euskarazko galdera-erantzunen mugikorreko aplikazio arrakastatsua da. Egunero 10 galdera azkar erantzun behar dira, ahalik eta denborarik laburrenean puntuaziorik altuena lortzeko.
Parte hartzeko:
1. Jaits ezazu Egunean Behin aplikazioa:
2. Sartu Kimika fakultateko taldera esteka honen bitartez:
🏆 Saria: Aste horretako Fakultateko irabazleak lan-aste oso batez gosaria izango du Fakultateko tabernan.
Parte hartu, gozatu eta jolastu Egunean Behin!
Plazak mugatuak dira, beraz, eman izena lehenbailehen!
Abenduaren 1ean:
-
🖥️ DIPCko superkonputagailuak ezagutzeko bisita
Teknologia aurreratuenak gertutik ikusteko eta hizkuntza-teknologien munduan murgiltzeko aukera paregabea izango da.
Bisitan zehar, superkonputagailuetako langile batek eta HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko kide batek azalduko dizkigute superkonputazioaren oinarriak, haren aplikazioak eta adimen artifizialarekin eta hizkuntza-teknologiekin duen lotura. Ondoren, Hyperion eta Atlas superordenagailuak bisitatzeko aukera izango dugu.
🕒 Ordua: 15:00etan
⏳ Iraupena:
Ordubete inguru
📍 Tokia: DIPC (Donostia International Physics Center)
✍️ Izen-ematea irekita dago DIPCko bisitarako eta Euskaraz Ganoraz ikastarorako: kimika.fak.euskarabatzordea@ehu.eus
Abenduaren 3an:
-
📚 “Euskaraz Ganoraz” ikastaroa
Xabier Euzkitzek gidatuko duen hiru eguneko ikastaro honek eguneroko euskara hobetzea du helburu. Adibide zehatzen, kantuen eta jolasen bidez, euskara hobeto erabiltzeko baliabideak landuko ditugu.
📅 Datak: Abenduaren 3a, 10a eta 17a (Euskararen Egunean hasiko da!)
🕛 Ordutegia: 12:00–13:30
📍 Tokia: Fakultateko Ekitaldi Aretoa
Zuzenbide Fakultatea
Abenduaren 3an:
- 12:00-15:00, Euskara eta zuzenbidearen inguruan hiru hitzaldi
- 12:00-15:00, Bertso-triki poteoa