Euskarazko argitalpenak sustapen-deialdiak

Euskarazko argitalpenak sustatzeko deialdiak

Euskararen IV. Plan Gidarian ezarritako helburuak betetzeko asmoz, Errektoreordetzak irakaskuntzako euskarazko materialen sorkuntza sustatzen du hainbat deialdiren bitartez. Honakoak daude indarrean:

Zabalik:

  • Euskarazko Ikasmaterialgintza eta Eskuliburugintza sustatzeko Deialdia (2025) 
    Urteroko deialdi honek helburua du EHUko irakasleen euskarazko irakaskuntzarako testuen ekoizpena sustatzea (izan ikasmaterialena, izan eskuliburuena), eta testu horien hizkuntza-zuzentasuna eta -egokitasuna bermatzea. [Deialdiaren informazioa]

Indarrean, baina eskaera-epea itxita dutenak:

  • Euskaratzeko eskuliburuak proposatzeko deialdia (2023-2026)
    Hiru urteko deialdi honek aukera ematen die sail eta ikastegiei Errektoreordetzak 2023-2026 epean euskaratuko dituen ikasmaterial eta eskuliburuen zerrenda osatzeko proposamenak egin ditzaten. [Deialdiaren informazioa]