Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugalur: kartografia emozional ariketa bat mugaldea ehuntzeko

Urriaren 28a arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Mugalur: kartografia emozional ariketa bat mugaldea ehuntzeko’ izeneko erakusketa ikusgai dago. GAITeko kide diren Aitzpea Leizaola eta Elena Casiriain eskutik antolatutako jarduera da, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin. Sarrera librea da. Era berean, erakusketaren harira, urriaren 27an, asteartean, 18:00etan, aipatutako gunean, podcast entzunaldia izango da.

‘Mugalur. Mugaldetik lurraldera’ proiekturen baitan gizarte zibileko dinamizatzaileak, antropologoak, eta artistak batu dira hiru urtez mugaldeko herritarrekin batera mugako errealitate askotarikoak bistarazteko eta mugaz bi aldetako herritarren arteko harremanen saretzea sustatzeko. Ekimen originala eta parte hartzailea izan da, metodologia aldetik, hausnarketa, sorkuntza eta saretzea uztartu dituena.

Erakusketan ikusgai, 2023-024ean burututako zazpi tailerretan bildutako 124 mapen hautaketaz gain, honako artista eta ilustratzaileen lanak:

  • Asisko
  • Adur Larrea
  • Nina García
  • Malmö
  • Jokin Hullin
  • Jone Taberna
  • Dom Campistron

Mugalur proiektua Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak gidatzen du, Nafarroako Cederna-Garalur elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. Proiektuak NAEN euroeskualdearen «Euroeskualdeko hiritartasuna » deialdiaren diru-laguntza jaso du 2023-24tik 2025-26rako deialdietan.

Informazio gehiagorako: MUGALUR : MUGALUR


EDOSKITZE GELA

Edoskitze Gela

 

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak ongizatearekin eta bizitza pertsonala, familiarra eta akademikoa uztartzea sustatzeko duen konpromisoaren barruan, edoskitze gela jarri du komunitate unibertsitarioaren eskura; edoskitzeko, bularreko esnea ateratzeko eta haurra unean-unean zaintzeko gune pribatu, eroso eta lasaia.

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa (6. gela)

Sarbidea

Gela erabili ahal izateko, beharrezkoa da Carlos Santamaria Zentroko atezaintzan EHUko txartelarekin identifikatzea eta gela irekitzeko eskatzea.

Norentzat

EHUko Ikasleak, IIP eta TEKAZEL.

Ekipamendua

  • Edoskitzeko eserlekuak (2)
  • Edoskitzeko kuxinak (2)
  • Aldagailua
  • Hozkailua
  • Mikrouhin-labea

Ordutegia

Zentroaren ordutegiaren barruan (8:00-20:00)

Erabilera- eta higiene-arauak

  • Gela garbi eta txukun utzi erabilera bakoitzaren ondoren.
  • Haurra aldatzeko mahaia garbi utzi eta hondakinak zakarrontzira bota.
  • Hozkailua amaren esnea gordetzeko soilik erabili, eta esnea erabilera amaitzean atera.
  • Erabiltzaileen pribatutasuna errespetatu.

 

Gela erabiltzean edozein gorabehera edo beharrik izanez gero, joan Carlos Santamaria Zentroko atezaintzara.

Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia
Tel.: 943 018873
E-mail: santamaria.atezaina@ehu.eus

 

 


Carlos Santamaria zentroa

Zentro honek Carlos Santamaria donostiar matematikari, filosofo, meteorologo, euskaltzale eta bakezaleari zor dio izena. Santamaria honoris causa doktore izendatu zuten UPV/EHUn, 1992an. Haren babesa erabakigarria izan zen UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren garapenean.
Carlos Santamaria Zentroak 16.600 m2-ko arraseko azalera eraikia dauka eta Ander Marquet arkitektoak diseinatu zuen.

Barne hartzen ditu Campuseko liburutegia eta baliabide nahiz zerbitzu berri batzuk (ikasteko gelak, irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako baliabideen tailerra, edoskitze gela, etab.). Zentro unibertsitario honetan ere kokatuta daude gizarte-zientzien, zientzia juridikoen eta giza zientzien arloetako institutuen, katedren eta ikerketa taldeen egoitzak, halaber, Txillardegi aretoa non urte osoan zehar erakusketa interesgarriak egiten diren.

Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia
Tel.: 943 018873
E-mail: santamaria.atezaina@ehu.eus
JENDAURREKO ORDUTEGIA
Neguko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30.  Liburutegiaren ordutegia. 
Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30. Liburutegiaren ordutegia. 
Udako ordutegia (uztailaren 13tik abuztuaren 31ra): astelehenetik ostiralera 8:00-14:00.  Liburutegiaren ordutegia. 

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANOAK TITULARRA ala OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Olatz Ocerin Ibañez
Zentroaren kontseilu exekutiboa
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo hark izendatutako ordezkoa. Kontseiluko buru izango da eta kalitate-botoa izango du.
  • Ikerketaren arloko Errektoreordeak edo horrek eskuordetzen duen pertsonak.
  • Gipuzkoako campuseko Zerbitzu burua.
  • Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko zuzendaria.
Zentroaren batzorde zientifikoa Zentroko jarduerekin erlazionatutako arlo zientifikoetan garrantzia duten hiru kide izango ditu gutxienez. Kide bakoitzaren ospearen eta garrantzi profesionalaren arabera egingo da aukeraketa eta ez, ordea, duten ordezkaritza instituzionalaren arabera. Azpibatzordeak antola daitezke, aurrera eramango diren ekintzen arabera.
Zentroaren administraria Ana Mari Sánchez Cardiel

 

Informazio osagarria


Nor gara

Campuseko errektoreordea errektorearen ordezkari iraunkorra da, eta, beraz, agintari gorena campus bakoitzean. Campusaren gobernu, ordezkaritza eta administrazioa dira bere zereginak; guztientzako zerbitzuak kudeatzen ditu, eta unibertsitate osoarentzako jarraibide orokorrak eta Campuseko Batzarrak onetsitakoak garatzen ditu campusean.

Campuseko errektoreordeari campuseko taldeak eta bere menpe dauden lau eraikinetan dagoen administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak laguntzen diote beren zereginetan

CAMPUSEKO ZUZENDARITZA TALDEA

KARGUA

PERTSONA

TELEFONOA

E-MAIL

Campuseko errektoreordea

Juana Goizueta Vértiz

943 01 8508

juana.goizueta@ehu.eus
Campuseko gerenteordea

Junkal Munín Bengoechea

943018515 junkal.munin@ehu.eus

Campuseko idazkari akademikoa

Leire Berasaluze Gerrikagoitia

943015633

leire.berasaluce@ehu.eus

Ekintzailetzako, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendaria 

Aitzol Ezeiza Ramos

943018323

aitzol.ezeiza@ehu.eus

Ongizate eta Jasangarritasun zuzendaria

Maider Ugartemendia Yerobi

943018504

maider.ugartemendia@ehu.eus

Ikasleen, Euskara eta Kulturako zuzendaria

Olatz Ocerin Ibañez

943018506

olatz.ocerini@ehu.eus
Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren Zuzendari Akademikoa

Gabriela Chotro Lerda

943015147

g.chotro@ehu.eus

 

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Julianategi
Arriola pasalekua, 2 - Donostia
Tel. 943 018500.


Elbira Zipitria zentroa

https://ehutb.ehu.eus/iframe/66d1ade8af19233673791406

Elbira Zipitria zentroa Gipuzkoako Campusean emakume baten izena daraman lehen eraikina da. Zentroari izena pedagogi-metodo berri eta aurrerakoi baten sortzailea izan zen Elbira ZIPITRIA IRASTORZA pedagogotik datorkio.

Eraikinak 4.580,03 metro karratuko lur-arraseko azalera dauka, lau solairutan banatuak eta ARKILAN, S.C.P. arkitektura eta hirigintza estudioak diseinatu zuen. 

Energetikoki jasangarria izateko bereziki diseinatua izan den eraikin honek barne hartzen ditu ondorengo zerbitzuak:

Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasalekua, 18 - 20018 Donostia
Tel. 943 01 8940
E-mail: zipitria@ehu.eus
JENDAURREKO ORDUTEGIA
Neguko ordutegia
: astelehena 8:00-16:30, asteartetik ostiralera 8:00-20:30. Larunbata 8:30-14:30. 
Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-14:00.
Udako ordutegia (uztailaren 15etik abuztuaren 31 arte): 8:00-14:00.

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANUA TITULARRA edo OSAKETA 
Zentroaren zuzendaria Gabriela Chotro Lerda
Zentroaren administrariaAna Maria Carballo Alonso

 

 

Informazio osagarria


Ignacio Mª Barriola zentroa

https://ehutb.ehu.eus/iframe/66d1aba3af1923361559ad58

Zentroari izena Ignacio María BARRIOLA IRIGOYEN jaunarengandik datorkio, UPV/EHUko urrezko domina eman zioten gizonarengandik alegia.

Zentro hau 32 gela, erabilera anitzeko aretoa, informatika gela eta 342 pertsonentzako auditorioa dauzkan Gipuzkoako Campuseko gelategia izateaz gain,  Master eta Dockotorego Eskola 2. solairuan eta Campuseko zerbitzu gehienak barne hartzen ditu: 

Ignacio Mª Barriola zentroa
Elhuyar plaza, 1 - 20018 Donostia
Tel. 943 01 8156
E-mail: barriola.atezaina@ehu.eus
ERAIKINAREN IREKIERA ORDUTEGIA
Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-20:30 
Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 
Udako ordutegia (uztailaren 15etik abuztuaren 31 arte): 8:00-14:00

 

Kudeaketa edo Administrazio Organuak

ORGANUA TITULARRA edo OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Maider Ugartemendia Yerobi
Espazioen esleipenaren jarraipenerako batzordea
  • Campuseko errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen campuseko taldeko kidea.
  • Inazio Mª Barriola zentroan ikasturte honetarako irakaskuntza esleituta duten ikastegietako dekanoak eta zuzendariak, edo bestela, Akademia Antolakuntzaren arloan eskumenak dituen dekanordea edo zuzendariordea.
  • Gelategian irakaskuntza esleituta duten ikastegi bakoitzetik ikasleen ordezkari bat. Ordezkari horiek Ikasleen Kontseiluak izendatuko ditu zuzenean edo, bestela, Batzordeko kide izango dira Campuseko Batzarrean ikastegi horietako ikasleen ordezkariak.
  • Campuseko errektoreordetzako administraria.
Zentroaren administraria Ana Maria Carballo Alonso

 

Informazio osagarria


UPV/EHU-TECNALIA GELA TEKNOLOGIKOA

TECNALIA GIPUZKOAKO gela teknologikoa 2019ko udazkenean eratu zen, TECNALIA eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren arteko lankidetza akordio baten ondorioz. Gelaren helburua kontzeptu eta teknologietan ikasketa eta ikerkuntzako elkarlana sustatzea da, horrela Gipuzkoako Lurralde Historikoan profesional bikainen prestakuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatuz.  

Lankidetza honen esparruan Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak garatzen dira Gipuzkoako Campuseko hainbat zentrotan, hauek TECNALIAko taldeen, UPV/EHUko ikasleen eta Campusean bere jarduera daukaten ikerketa-taldeen arteko lankidetza-proiektuak izanik. Horrez gain, Gelak ikertzaileak trukatzeko eta hezkuntza-lankidetza sustatzeko aukera ematen du, besteak beste.

 

LANKIDETZA-PROIEKTUAK

 

NON GAUDE

Enpresa eta Ekonomia Fakultatea (Gipuzkoako Atala)
Oñati plaza, 1
20018 DONOSTIA

 

 

UPV/EHU-TECNALIA gela teknologikoa: Aimar Insausti

 

Informazio osagarria


Gradu amaierako lanak

2025-2026 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Planificación integrada de la infraestructura energética: análisis del impacto de la electrificación del sector edificios sobre la infraestructura eléctricaEneko Arrizabalaga / Garazi TxertudiFrancisco Javier Asensio De MiguelGipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)Xabat Karrera Urresti
Ensayo y análisis de la operación de tecnologías de generación solar bajo condiciones realesIñigo LópezOlaia EguiarteGipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)Mikel Cimadevilla Cuesta

2024-2025 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Planificación de la infraestructura energética: análisis del almacenamiento y de estrategias de flexibilidad como medidas para la mimización del impacto de la electrificación de la demanda de EuskadiEneko ArrizabalagaFrancisco Javier Asensio De MiguelGipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)David Vives Mañeru
Ingeniería del Cálculo y Diseño para la fabricación de tanques de materiales compuestos mediante el proceso de encintado automatizado "AFP" para el almacenamiento de combustibles y comburentesMiguel Segura / Eduard BellbertAinhoa ArreseGipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)Iker Uria Canflanca
Diseño de una aeronave VTOL para transporte de medicamentosImanol Echeverria FloresMikel IturrateGipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)David Corrionero

 

2022-2023 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Sintesi kimikoko bide berriak polimeroak funtzionalizatzeko, ioi-trukeko mintz gisa erabiltzeko AEM elektrolizatzaileetanPatxi AzpirozAitor Landa eta Mikel OiarbideKimika FakultateaDanel Azcue Flórez

 

2021-2022 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
ELECTROSPINING - FILTROS DE NANOFIBRAS ANTIVÍRICOS - Desarrollo de filtros de aire basados en nanofibras funcionalizadas de policarbonato con alta eficiencia de filtraciónAna PérezAihane SanzKimika Fakultatea Imanol González

 

2020-2021 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Material funtzionalen garapena sinterizazio elektrikoaren bidezM.A. Lagos, Iñigo AgoteAitor Beranoagirre (Ingeniaritza Mekanika Saila)Gipuzkoako Ingeniaritza EskolaJaime Viñuela Vega
Eraikinentzako ingurutzaile fotovoltaikoen diseinu mekanikoaDaniel ValenciaHarkaitz Garcia (Ingeniaritza Mekanika Saila)Gipuzkoako Ingeniaritza EskolaMikel Iguain Garmendia
Nanofibra Polimerikoen optimizazioa eta funtzionalizazioaAna PérezMarian GoñiKimika FakultateaImanol González Lertxundi

 


Master amaierako lanak

2025-2026 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea  UPV/EHU ko Tutorea UPV/EHUko Zento tutorea Ikaslea
Recubrimientos base agua libres de PFASRaquel RodriguezEdurne González GandaraKimika FakultateaMarta Elorza Romero
Colas vegetalesSonia FlorezItxaso CalafellKimika FakultateaSonia Antolinez Jimenez

2024-2025 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro Tutorea Ikaslea
Detección temprana, análisis cuantitativo y diagnóstico de fallos en módulos fotovoltaicos mediante técnicas de analítica de datosRicardo AlonsoJose David Nuñez GonzalezInformatika FakultateaLeire Hernández Lecuona
Desarrollo de algoritmos de percepción para operaciones aéreas con UAVsImanol Iriarte Arrese / Alain AndresIgor Rodríguez / Elena LazkanoInformatika FakultateaArántzazu Larrainzar Salazar
Recubrimiento biobasadoRquel RodriguezMiren Aguirre (Edurne González)Kimika FakultateaGoretti Garayoa

 

2023-2024 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Flujos energéticos de Hubs Industriales de EuskadiJuan PedreroÁlvaro CamposGipuzkoako Ingeniaritza EskolaAnder Pablos
Recuperación de grafito de Black Mass (baterias) mediante el método de flotación Sonia FlorezMarian IriarteKimikako FakultateaGeovanna Gómez Medina

 

2021-2022 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
ADHESIVOS BASE AGUA BIOBASADOS - Desarrollo de nuevas rutas de síntesis para la obtención de adhesivos biobasadosRaquel RodríguezItxaso CalafelKimika FakultateaNoelia Fernández

 

2020-2021 IKASTURTEA

Lanaren ikasturtea TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Applications of Graph Neural Nets in the Smart CityUnai SaraleguiDavid Núñez (Grupo de Inteligencia Computacional)Informatika FakultateaToribio Rodríguez

 

2019-2020 IKASTURTEA

Lanaren izenburua TECNALIAko Tutorea UPV/EHUko Tutorea UPV/EHUko Zentro tutorea Ikaslea
Ingurune birtual baten garapena eta baliozkotzea errefortzu bidezko ikaskuntzaren bidez quadcopteroen kontrola izatekoImanol IriarteBasilio Sierra Informatika FakultateaIsabel Losantos

 


IKASTEKO GELAK AZTERKETA GARAIAN

Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara, ondorengo datetan: 2026ko abenduak 12-13, 19-20, 26-30; 2027ko urtarrilak 2-6, 9-10 eta 16-17.

Zerbitzu hau UPV/EHUko ikasleentzat da eta, sartzeko, ikasle txartela aurkeztu beharko dute.

 

 

 

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza: E-mail: zipitria@ehu.eus


Ignacio Mª Barriola zentroa

Zuzendaritza 
Zuzendaritza Maider Ugartemendia Yerobi943018504maider.ugartemendia@ehu.eus 
Eraikineko administrazioa 
AdministrariaAna Maria Carballo Alonso943015977anamaria.carballo@ehu.eus
Administrari laguntzaileaMª Rosa Sánchez Vázquez943015667mariarosa.sanchez@ehu.eus 
Akademia kudeaketa
Bulego burua Lourdes Ostolaza Iturzaeta943018155l.ostolaza@ehu.eus 
Administrari laguntzaileaMª Luisa Cancho Laso943018149marialuisa.cacho@eus 
Administrari laguntzaileaJone Miren Bravo Agirre943018146jonemiren.bravo@ehu.eus 
Administrari laguntzaileaEsther Alegre Sanchez 943018156esther.alegre@ehu.eus 
Administrari laguntzaileaIdoia Arrona Rezola943018148idoia.arrona@ehu.eus  
Administrari laguntzaileaJavier Ercilla Liceaga943018147javier.ercilla@ehu.eus  
Atezaintza
Atezain nagusiaAlex Goñi Olano943018156alejandro.goni@ehu.eus
Atezain nagusiaManuel Perez Jiménez943018156manuel.perezj@ehu.eus
AtezainaEnrique Torres Berastegui943018156enrique.torres@ehu.eus
AtezainaPatxi Alvarez Aguirre943018156franciscojavier.alvarez@ehu.eus

 



Artearen memoria hezkuntzan

Irailaren  8tik urriaren 2ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ’Artearen memoria hezkuntzan’ izeneko erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertaldeak antolatu du, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin. Sarrera librea da. 

Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertaldeak euskal memoriara eta gatazketara egindako bidaia honetan, berrikuntza pedagogiko bat aurkeztu nahi du, gizarte-gatazkak lantzeko arteak (balia)bide dituena: Memoriaren Artea eta Artearen Memoria hezkuntzan proiektua. Antolatzaileen hitzetan helburu nagusia proposamen didaktiko bat sortzea izan da, “literatura eta beste arteak oinarri eta bidetzat hartuta, Euskal Herrian XX. eta XXI. mendeetan zehar eragin sakona izan duten gizarte-gatazkak gaztetxoengana hurbiltzeko. Horretarako, hasieratik euskal hezkuntzak zer behar dituen identifikatu, eta harremanetan jarri gara memoria historikoaren arloko ikertzaile, artista eta hezkuntzaren arloko profesionalekin. Ondoren, proposamena diseinatu dugu arte munduko aholkularien laguntzaz eta, azkenik, Errenteriako Herri Arte Eskolan jarri dugu martxan. Prozesu horren guztiaren emaitza dira Erein argitaletxeak kaleratu dituen bi unitate didaktikoak: Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+8). Gerrak ez du izenik (Erein, 2025) eta Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+10). Nemo kapitainaren azken bidaia (Erein, 2025). Proposamen horiek Euskal Herriko edozein eremuko eta adineko ikasleek erabiltzeko diseinatuta daude, hezkuntza formal zein ez-formalean, nahiz eta, batik bat, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egon”.

Hiru fasetan antolatutako metodo diziplinartekoa da eta arteen bidezko ikerketa nahiz ezagutza daude metodoaren oinarrian, baita enpatia historikoaren garapena ere. “Gatazketara hurbiltzeko nahiz horien inguruan kritikoki eta sormenez, ikuspegi transformatzailetik hausnartzeko esperientzia interartistikoak proposatzen ditugu bertan. Haur eta Gazte Literatura osagai garrantzitsua da prozesu horretan guztian zehar, euskal gatazkak hizpide dituzten literatur lanen irakurketa multidimentsional bat proposatzen baitugu, irakurketa une zehatzetan eten, eta baliabide interartistikoen bitartez eta askotariko jarduerak tartekatuz, gatazkak gorputzetik eta gorputzaren bitartez ezagutzeko, besteak beste”.

Erakusketa honetan, metodoa urratsez urrats azaltzeaz gain, Errenteriako Herri Arte Eskolako ikasleek prozesuan zehar egindako lanak erakutsi dituzte. Erakusketa lau material desberdinek osatzen dute. “Batetik, azalpen paneletan egitasmoa aurkezten dugu eta sortutako material didaktikotik abiatzen diren bi ariketa proposatzen ditugu ikusleek ere erakusketan parte har dezaten. Bestetik, erakusketa honen abiapuntua Errenteriako Herri Arte Eskolako ikasleekin aurrera eramandako esperientzia denez gero, haiekin egindako bidearen berri ematen dugu; horretarako, prozesuan zehar ateratako argazkiak eta ikasleen eskulan eta artelanak erakutsiko ditugu. Azkenik, ikasleekin izandako lehen esperientzia hau jasotzen duen bi ikus-entzunezko ere osatu ditugu erakusketarako”, diote antolatzaileek.



ANTZERKI-INPROBISAZIO TAILERRA (Hastapeneko ikastaroa)

Hastapeneko ikastaro honetan antzerki-inprobisazioaren oinarrizko tresnak landuko ditugu.  Horretarako, momentuan sortzen denari zabalik egoten ikasiko dugu, arreta biziz entzunez, taldean presente egonez eta besteekin elkarbanatzen ikasiz.

Klaseak askatasunez eta konfiantzaz esperimentatzeko guneak dira.  Ariketa praktiko eta antzerki-jolasak landuz inprobisazioaren oinarriak modu ludikoan entrenatuko ditugu, beti ere gozamena eta dibertsioa erdigunean jarriz.

HELBURUAK ETA EDUKIAK

Ikastaroan zehar antzerki-inprobisazioaren funtsezko kontzeptuak jorratuko ditugu, besteak beste:

  • Entzute aktiboa eta kontzentrazioa, maila indibidualean zein taldean.
  • Proposamenak onartzeko jarrera: “Bai, eta gainera”
  • Norberarengan eta taldeko gainerako kideengan konfidantza lantzea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea.
  • Sormena eta irudimena, sorkuntza espontaneoaren zerbitzura.
  • PETXa: Pertsonaiak, Erlazioak, Tokiak eta Xedeak.
  • Istorioen egituraren oinarrizko nozioak.

Ez da beharrezkoa aurretiko esperientziarik izatea antzerkian edo inprobisazioan. Ikasteko gogoa eta ondo pasatzeko prestasuna besterik ez dira behar.

EHUko unibertsitate kideeentzako tailerra. Graduko ikasleak hautazko kreditu bat. ( 25 ordu egitekotan)

Emailea: Supituki Antzerki Konpainia

Ordutegia: osteguna 14:30etatik 17:00etara. (Gipuzkoako Canpusean)
Egutegia: 2026ko urriaren 1etik abenduaren 10era. (27,5 ordu) 
Hizkuntza: euskaraz
Izena emateko epea: 2026ko irailaren 28ra arte. 
Izena emateko araudia 
Prezioa: 25 euro

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus
 

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak antolaturiko beste jarduera batzuk

2026.urtea

Zenbakia Ebazpenaren data Erakunde antolaitzailea Jarduera Harremanetarako Datak
2026.12026/02/11Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Donostia KulturaDonostiako 23. Giza Eskubideen Zinemaldiazinema_gizaeskubideak@donostia.eusIzen-emateak 2026ko martxoaren 26ra arte
2026.22026/02/23Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Medicus Mundi Gipuzkoa“Fundamentalismoak: Feminismoak, Antiarrazismoa eta Erresistentziak Ipar eta Hego Globaletik” VIII. Topaketakeduc.gipuzkoa@medicusmundi.eus Izen-emateak 2026ko apirilaren 10era arte
2026.32026/03/20Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza"2026ko apirilaren 24ko EHUPjaia"emailez jasotako inprimakia betetzeaadierazi beharreko datetan
2026.42026/07/14Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta "Salud y Comunidad" Fundazioa“Fakultate Osoetan” Proiektuko “Osasun, droga eta sexualitate osasungarriak  
2026.52026/09/17Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Wikilarien elkarteaEuskal Herriko Unbertsitatea-Wikipedia 2026-2027gi-kultura@ehu.eus  

2025. urtea

Zenbakia Ebazpenaren data Erakunde antolatzailea Jarduera Harremanetarako Datak
2025.12025/02/4Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Donostia KulturaDonostiako 22. Giza Eskubideen Zinemaldia

 

cinema_cinema@donostia.eus

 

 

Izen-emateak 2025eko martxoaren 7ra arte
2025.22025/02/25Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Medicus Mundi GipuzkoaSexualitatea, Generoa eta Garapena XXV. ikastaroaeduc.gipuzkoa@medicusmundi.esIzen-emateak 2025eko martxoaren 9ra arte
2025.32025/09/12Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Medicus Mundi GipuzkoaSexualitatea, Generoa eta Garapena XXVI. ikastaroaeduc.gipuzkoa@medicusmundi.eusIzen-emateak 2025eko urriaren 27ra arte
2025.42025/09/17Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza eta Wikilarien ElkarteaEuskal Herriko Unbertsitatea-Wikipedia 2025-2026gi-kultura@ehu.eus  

 

 

 

 

 

 

 

Informazio osagarria


Ixa taldea

El grupo IXA investiga en el área del procesamiento del lenguaje natural y trabaja desde hace 25 años en el desarrollo de recursos y herramientas de carácter general y amplia cobertura para el tratamiento del euskara, castellano e inglés escrito. Actualmente sus líneas de investigación se centran en el tratamiento semántico-pragmático para:

  1. la correferencia, la detección de eventos, enlace entre eventos, estructura discursiva...;
  2. traducción automática;
  3. extracción de información en general y especialmente en el dominio médico;
  4. terminología y lexicografía;
  5. aplicaciones de NLP en la enseñanza (aprendizaje de idiomas, formación);
  6. simplificación de textos. 

Institutu eta Ikerketa taldeak

Polymat institutua

POLYMAT ikerketa institutua da eta diziplina anitzeko programa baten bidez industriari laguntza eskaintzen dio polimeroen arloan. Institutu honek 100 enpresa baino gehiagori, txiki zein handiei, laguntza eman die konkurrentzialtasuna hobetuz eta/edo polimeroetan daukan eskarmentuaren ikuspuntutik arazoak konpontzen erakutsiz.

Halaber, institutuak enpresa partzuergo bat dauka eta honek "Polimerazioa sakabatze fasean" inguruko ikerketa finantzatzen du. Enpresa hauek institutua osatzen duten ikerketa talde ezberdinek eskainitako zerbitzuen artean aukeratu dezakete: polimerizazio prozesuak; polimeroen prozesatzea; polimeroen zientzia; eta erreologia.

IXA ikerketa taldea

Ixa taldeak hizkuntzaren prozesamenduaren arloan ikertzen du. Talde honek 25 urte darama lanean izaera orokorreko baliabide eta tresnak garatzen euskara, gaztelera eta ingelesa idatziari tratamendu zabala emateko. Gaur egun taldearen ikerlerroek tratamendu semantiko-pragmatikoan jartzen dute arreta:

  1. Korreferentzia, gertaeren hautematea, gertaeren arteko lotura, egitura diskurtsiboa...
  2. Itzulpen automatikoa
  3. Informazio ateratzea orokorrean, eta medikuntzan arloan bereziki
  4. Terminologia eta lexikografia
  5. NPLaren aplikazioa irakaskuntzan (bereziki hizkuntzena, prestakuntza)
  6. Testuen sinplifikatzea

Kimika bioorganikoa eta modelizazioa molekularraren ikerketa taldea

Ikerketa talde hau UPV/EHUko Kimika organikoa I sailaren parte da eta Fernando P. Cossío Mora eta Ana J. Arrieta Ayestarán irakasleek zuzenduta dago. Talde honen hiru ikerlerro nagusiak ondorengoak dira: alde batetik, tresna konputazionalen erabilera erreakzio organikoetan erreakzio mekanismoak azaltzeko; bestetik, ferrozenilo motako estekatzaile berrien sintesia zikloadizioen bidez eta ondorengo erabilera estekatzaile edo laguntzaile kiral bezala; azkenik, zikloadizien bidez lortutako prolinaren deribatu berrien diseinua, sintesia eta erabilera organo-katalizadore moduan. 

Katalisi jasangarria: Metodoak eta Konputazionala unitatea ikerketa taldea

UPV-EHU-ko Kimika Organiko I departamentuan kokatzen da, eta ondorengo ikertzailez osaturik dago: Jesús M. Aizpurua, Enrique Gómez-Bengoa irakasleak eta Arkaitz Correa doktorea. Talde honek ikerkuntza basikoa eta aplikatua garatzen du, bere inguruko eta Donostialdeko ikerketa zentro batzuen kolaborazioarekin, Biodonostia, Tecnalia eta IK4 barne direlarik. Bere ikerkuntza ardatz nagusiak hauexek dira:

  • "Click" erreakzioen eta beren aplikazioen garapena
  • Peptidomimetikoen eta molekula bioaktibo berrien sintesia eta analisia
  • C–H loturen aktibaziorako metodo katalitiko berrien garapena
  • Erreakzio organometalikoen eta organokatalitikoen mekanismoen ikerketa konputazionalak

NanoBio espektroskopia ikerketa taldea

UPV/EHUko "Nano bio Spectroscopy Group"-ko ikerketa jarduerak arreta jartzen du alde batetik,  material aurreratu berri, nanoegitura eta biomolekulen propietate elektroniko eta egiturazko propietateen teoria eta modelizazioan eta bestetik, aipatutako sistemetatik kanpo dauden eremu elektromagnetikoen erantzun elektronikoa ikertzeko eta kontrolatzeko diren tresna teoriko berrien eta konputazio kodeen garapenean (espektroskopia teorikoa zeina fisikan, kimikan, material zientzietan eta medikuntzan karakterizazio teknika guztien oinarri den). Ikerketa taldea munduko erreferenteetako bat da materialen, nanoegituren eta biomolekulen modelatuan. Halaber, taldekideek harremanak mantentzen dituzte amerikar, europar eta japoniar ikerketa taldeekin. 

Ikaskuntza, Hautematea, Arreta, Memoria eta Garapena ikerketa Taldea

Ikerketa-ildoak:

  • Arratoi heldu eta gizakiengan egindako esposizio bidezko ikaskuntza.
  • Arratoi kumeengan egindako estimulu neutro eta ez-baldintzatuen esposizio bidezko ikaskuntza.
  • Begirada finkatzea ("eye-tracking") ikaskuntza-ikasketetan eta occasion settinga ikaskuntzaren testuinguruko kontrolean.
  • Estimuluen hautemate-eraginkortasunean izandako aldaketak, beren iragartzeko funtzioaren arabera.