Breadcrumb

Edukia

Intercultural Competences 2021 ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/17

Nazioarteko Sakontze Aipamena lortzeko baldintzetako bat da atzerriko hizkuntzetan 15 kreditu egin izana UPV/EHUko gradu batean (Practicuma eta Gradu Amaierako Lana kanpoan utzita) edo master batean (Practicuma edo Master Amaierako Lana kanpoan utzita), edo “Intercultural competences” ikastaroa egin izana.

Honakoak azpimarratuko ditugu ikastaroaren laburpen gisa:

  • UPV/EHUko hitzarmen edo truke programa baten babesean ikasketa edo praktiketarako nazioartean egonaldia egin duten UPV/EHUko gradu edo masterre masterreko ikasleei zuzenduta dago. Dena dela, ikasturte honetan, edo aurrekoetan, azaldutako antzeko ezaugarriak biltzen dituen egonaldia egina duten ikasleek ere izena eman dezakete. Eta plaza librerik geldituz gero, gainerako ikasleek ere eman dezakete izena.
  • 40 euro balio du ikastaroak.
  • Online egingo da, otsailaren 26a eta martxoaren 13a bitartean, ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan.
  • Izena emateko urtarrilaren 7tik 29ra arte izango da. Webguneko inprimakia bidali behar da horretarako.

Kontsulta itzazu hemen ikastaroari buruzko baldintzak eta informazioa:

https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/course-on-intercultural-competences