Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"About Fashion. Irudia eta Desira Jardunaldia". Cristóbal Balenciaga Museoa.

Irudia

«IRUDIA ETA DESIRA» JARDUNALDIA

«ABOUT FASHION» ERAKUSKETA BUKATZEKO JARDUERA

Ekimen horrek ikusizko komunikazioak modaren arloan duen garrantzia azpimarratu nahi du, zeresan handia baitauka bildumen gaineko irakurketak egitean eta moda-produktuak erosteko ohituretan. Arlo horretan ospetsu diren hiru adituk euren ikuspegia azalduko dute moda-argazkigintzaz, arteari egiten dion ekarpenaz eta bildumak saltzeko makinerian duen egitekoaz.

Egitaraua

11:00 Aurkezpena eta hasiera

Lola Garrido. «Moda argazkilaritza: Jarrerak eta Formak»

Ana Balda. «Balenciaga, kapitulu bat moda-argazkigintzan»

12:45 Atsedenaldia

Manuel Outumuro. «Irudi jantzia»

«About Fashion» erakusketa ikusteko aukera

Hizlariak (informazioa deskargatu)

Noiz: Urtarrilaren 30ean, larunbata.

Non: Cristóbal Balenciaga Museoan.

Sarrera, dohain. Leku-kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

 

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko:

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40