Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Analisi kualitatiboaren ikuspegiak" MAICS saio irekia

MAICS-IEAGZ Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Masterrak honako saio irekia eskeintzen du komunitate akademiko osora.

Saioaren helburua analisi kualitatiborako ikuspegi askotara hurbiltzea izango da, kasuen zenbait azterketatatik abiatuta (kazetaritza-testuen analisia, artxiboko iturri idatziak, literatura-testuak eta abar). Saioak genero-ikuspegia txertatuko du, eta eduki teorikoak eta jarduera praktikoak jasoko ditu.

Irakaslea:

  • Alina Danet, Soziologia eta zientzia politikoko irakaslea eta Granadako Unibertsitateko dekanordea. Osasunaren eta osasun-administrazioen antolaketaren inguruan ikertu du, eta, azken urteetan, polarizazio politikoa eta eskuin muturraren gorakada.

Data: Otsailak 5, 15:30etan

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Fakultateko 2.39.ikasgelan (2. solairuko MM4 mintegiaren alboan), Soziologia eta Gizarte Langintzako II Mintegia dena.