Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Eskubide sozialak edo kapitalismoa?. XX. Politika Sozialeko Biltzarra

Irudia

20. Politika Sozialeko biltzarrean, zenbait erronkei egingo diegu aurre. Lehenik eta behin, zergatik den ezinezkoa gizateria osoarentzat bizitza material eta librea izateko Eskubide sozialak, kapitalismoaren aberastasunaren metatze eta konzentrazioarekin elkartzea. Bigarrenik, ezberdintasunak sustatzen dituen egungo eredu sozio-ekonomikoa erasotzeko ardatzak analizatu, pertsona guztientzako gizartearen garapenerako eskubide sozialak gauzatzeko behar diren zenbait arlo kontutan harturik: oinarrizko errenta, etxebizitza, lana, gizarte segurantza, hezkuntza, osasuna eta justizia. Hirugarrenik, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko errenta eta Politika Sozial Osoak lortzeko proposamenak landuko ditugu, gizarte eta ekintza politiko kolektiboa lortzeko. Azken hauek botere ekonomikoaren elitea eta planetaren ekosistema eta gizateriaren suntsitzearen aldeko logika apurtzeko ahaleginak egiten dituzten, klasismo, heteropatriarkatua eta arrazismoa oinarri duten ikuspuntuak kontuan harturik.