“Enplegu eta inklusioko politikak ebaluatzea: sarrera bat” mikro-kredentziala
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/23
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Besaldik –Enplegu eta Inklusio politikak ebaluatzeko organoak–, pozik gonbidatzen zaitu “Enplegu eta Inklusio politikak ebaluatzea: sarrera bat” mikroakreditazioan izena ematera. Jarduera hau Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen lankidetzarekin antolatzen da.
Prestakuntza-jarduera hau pentsatua dago politika publikoen azterketa eta ebaluazioan interesa duten pertsona akademiko eta teknikarien gaitasun analitiko eta metodologikoak sendotzeko, bereziki Inklusioaren eta Enpleguaren arloetan. Guztira 30 orduko iraupena du (3 ECTS kreditu) eta matrikularen kostua 44 eurokoa da.
Programak ikuspegi integrala eskaintzen du Enplegu eta Inklusio politikak ebaluatzeari buruz, oinarri teorikoak eta tresna praktikoak uztartuz. Irakasle gisa parte hartuko dute ebaluazioaren zein enpleguaren eta inklusioaren esparruan ibilbide profesional eta akademikoa duten pertsonek, oinarriak, ikuspegiak, tresnak eta aplikazioak uztartzen dituen programan.
Bere helburu nagusien artean hauek nabarmentzen dira:
- Politika publikoen zikloan ebaluazioaren papera ulertzea
- Enpleguaren eta gizarte-inklusioaren arloetan aplikagarriak diren ebaluazioaren ikuspegi eta metodologia nagusiak ezagutzea
- Ebaluazioak diseinatzeko, aztertzeko eta interpretatzeko gaitasunak garatzea
Ikastaroa erabat birtualean eta gaztelaniaz egingo da, asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara, 2025eko azaroaren 5etik 2026ko otsailaren 4ra bitartean.