Breadcrumb

Eduki publikatzailea

“Futbola, marketina eta film ekoizpena lurralde gatazkatsuetan”. Joel Rookwood jauna. Nazioarteko Irakaskuntza Trukea

Joel Rookwood Kirol Enpresa Zuzendaritzako irakasle seniorra da Erresuma Batuko Central Lancashire Unibertsitatean. Liverpoolgo Unibertsitatean Doktorego tesia burutu zuen futbol hooliganismoaz, eta bere ikerketa interesek barne hartzen dituzte, zalegoa, kudeaketa, politika, baketze ekimenak eta gizarte garapena. Alor horietan zabal argitaratu du nazioarteko aldizkarietan. Rookwoodek bere burua murgildu izan du futbol baitako testuinguru global akademiko eta aplikatu askotarikoetan. Horrela, 160 herrialde ingurutan izana da. Klub profesionalentzat eta erakunde publikoentzat lan egin du coach eta bideratzaile moduan, eta futbol, osasun eta hezkuntzan errotutako kirola garapenerako proiektuetan parte hartu izan du sei kontinenteetan barna, 15 urteotan. Ikerketak burutu ditu gainera 16 kirol mega ekitaldiri buruz. Joelek hainbat dokumental eginak ditu, bidaiei, politikari, arteari, kirolari, garapenari eta gatazkari lotuak.

 

2018ko Apirilaren 26a – Marketin Kulturala (11:00-13:00):

Gerrako turismoa eta lurralde marketina
Bosnia-Herzegovinan 

The Sarajevo Derby filmaren emanaldia.

Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. 0 Aretoa. Sarrera irekia.

 

2018ko Apirilaren 27a – Komunikazioaren Teoriak / Diskurtso Dokumentalaren Formak (13:00-15:00):

Film ekoizpena lurralde gatazkatsuetan

The Other World Cup: Football across Borders film emanaldia.

Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditoriuma. Sarrera Irekia.

 

2018ko Apirilaren 30a – Ikerketa mintegia (10-12):

Herrialde marka, soft power eta masen kudeaketa:

Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatea. Ikus-Entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila.  R Mintegia.