Breadcrumb

Eduki publikatzailea

“Merkataritza-gune handia edo Herriko Denda txikia? Erabaki eta Konbentzitu!” Eztabaida Tailerra.

Bihar, hilak 30, 10.00etan DBHko ikasleei Gizarte Zientziak ezagutarazteko “Merkataritza-gune handia edo Herriko Denda txikia? Erabaki eta Konbentzitu!” Eztabaida Tailerra hasiko da gure Fakultatean. Ikasleek kazetari, publizista, soziologo, politologo edo Ikus-entzunezko komunikazio lanbideak izango dituzte goiz batez. Pasaia-Lezo Lizeoa eta Arratia BHIko ikasleak izango dira protagonistak. Tailerraren aurkezpenean Nora Abete, UPV/EHUko ikasle ohia eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumobideko Zuzendariak parte hartuko du.